euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera, Argentina eta Euskal Herriaren arteko trukerako enpresa sarea

2015/09/11

Euskal Argentinar Merkataritza Ganberaren logoa
Euskal Argentinar Merkataritza Ganberaren logoa

PUBLIZITATEA

Argentina osoko eta ekonomiaren hainbat arlotako enpresa, enpresari eta profesionalek osatzen dute Ganbera, guztiek euren euskal jatorriaren ezaugarri komunarekin. Duela urtebete sortua eta Jose Alberto Bereciartua buru, joan den ekainean lortu du elkarteak izaera juridikoa eta Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazioko kide da, eta lankide ari da baita ere Euskadiko Ordezkaritza eta FEVArekin. 

Buenos Aires, Argentina. Euskal jatorriko enpresari talde batek bultzatuta, 2014ko uztailaren 11an osatu zen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberaren lehenengo batzordea. Taldeak oso helburu argia zeukan: “Guk badakigu euskal enpresagintza oso ezaguna dela negozio munduan euskaldunek duten seriotasuna, kemena eta lan egiteko gaitasunagatik. Gure asmoa da, beraz, euskal izpirituaren sendotasun hori Argentinako negozio munduan ere islatzea beti ere Ganberaren bidez Argentina eta Euskal Herriaren garapenaren alde lan egite aldera”, adierazi diote EuskalKultura.com-i.

Asmo horiekin aurrera jo zuen elkarteak eta joan den ekainaren 12an bere izaera juridikoa lortu du. Ganberako zuzendaritza batzordean euskal argentinar enpresari eta profesional ugari daude, eskarmentudunak zuzendari gisa Merkataritza Ganberetan edota euskal etxeetan. “Argentinan euskal etxe asko daude eta gizatalde batu, oparo eta errespetagarria irudikatzen dute euren komunitateetan. Kari horretara, uste dugu oso momentu ona dela euskal etxeekin lotura duten enpresario horiek elkartzeko euren enpresak sustatu eta bide batez Argentina eta Euskal Herriaren garapen ekonomikoa ere areagotzeko”.

Bide horretan, erakundeen arteko harremanak sortzen eta sendotzen ari da Ganbera. Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazioko kide da eta horrekin hainbat eskubide ditu elkarteak, tartean, Konfederazioak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko aukera. Horretaz aparte, harreman estua mantentzen du FEVArekin, eta euren baitan enpresariak dituzten euskal etxeekin.

Euskadiren Argentinako Ordezkaritzarekin ere lankide da Ganbera eta baita SPRI-Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin ere.

Gonbite zuzena luzatzen dio Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak Argentinako euskal jatorriko enpresari, enpresa eta profesional orori eurekin kontaktuan jartzeko. Harremanetarako bideak Ganberaren webgunea (www.camaravasca.org.ar), Facebook kontua (Cámara Empresaria Vasco Argentina)  eta helbide elektronikoa (info@camaravasca.org.ar) dira.

Zuzendaritza Batzordea uztailaren 31ean berritu berria du  Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak:

-Lehendakari: Jose Alberto Bereciartua
-Lehendakariorde 1: Maria Milena Aramburu
-Lehendakariorde 2: Adriana Ines Errecalde
-Lehendakariorde 3: Liliana Alzugaray

-Idazkari: Ignacio Martin de Jauregui
-Idazkariorde: Fernando Ruben Echevarria

-Diruzain: Jose Luis Lopetegui
-Diruzainorde: Xabier Aguirre

-Batzordekide titularrak: Pedro V. Uribarrena, Martín Urionaguena, Pedro I. Bereciartua, Alejandro G. Garay,
-Batzordekide ordezkoak: Graciela Baquero, Heraldo A. Mendizabal

-Kontu ikuskatzaile titular: Omar A. Iribe
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Nicolas A. de Jauregui



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia