Buenos Aires, Argentina. Euskal Argentinar Enpresa Ganberak (CEVA, Cámara Empresaria Vasco Argentina), Buenos Aires Hiriko Universidad del Salvador-arekin batera, ‘Klusterrak: berrikuntza eta ETEen lehiakortasuna' izenburupeko Nazioarteko Lehen Jardunaldia antolatu du bihar asteazkenean, urriaren 19an, goizeko 9etatik 13etara, Universidad del Salvadorreko Errektoretzaren 3. aretoan, Rodriguez Peña 640, hiriburu argentinarrean.
Jarduerak Euskadiko klusterren eredua aurkeztea du helburu, "enpresa txiki eta ertainen (ETE) berrikuntzaren eta lehiakortasunaren arloan, munduan arrakasta handiena duen ereduetako bat baita". Jardunaldia zuzenduta dago Argentinako enpresa txiki eta ertainei, berrikuntza eta lehiakortasunarekin zerikusia daukaten administrazio publiko probintzial eta nazionaleko langileei, enpresa-ganbera eta federazioei, Universidad del Salvadorreko ikasle eta graduatuei eta interesa izan dezaketen pertsonai oro.
Euskal Argentinar Enpresa Ganberaren aldetik, Ignacio de Jauregui eta Ramiro de Iturralde izan dira koordinatzaile, hurrenez hurren CEVAko lehendakaria eta bigarren lehendakariordea. Jardunaldiarekin sendotu egiten da Euskal Argentinar Enpresa Ganbera eta Universidad del Salvadorren arteko lankidetza instituzionala, bereziki Enpresen Zuzendaritzako Masterrarekin, Deustuko Unibertsitatearekin batera. Halaber, unibertsitateen eta produkzio-sektorearen arteko euskal eta argentinar harreman positiboen sare bat eraikitzea ahalbidetuko du.
Jarduera doan da, baina kupoak mugatuak dira. Eman hemen izena edota informazio gehiago eskatu.