euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Aste Nazionala 2010: Dantza emanaldia eta 'Argentinan Euskaraz'-en urtemuga (VII)

2010/11/15

Aitor Alavaren gidaritzapean, Ekin Dantzari Taldea lehendabizikoz aurkeztu zen Euskal Asteko dantza emanaldian (argazki eta bideo kronika EuskalKultura.com)
Aitor Alavaren gidaritzapean, Ekin Dantzari Taldea lehendabizikoz aurkeztu zen Euskal Asteko dantza emanaldian (argazki eta bideo kronika EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen kronikaren amaierara heltzen ari gara eta horrekin batera, asteburuko momentu esanguratsuenetara. Larunbat iluntzean, Mar del Platako Radio City antzokian euskal etxeetako dantza taldeek euren koreografiak aurkeztu zizkioten publikoari. Ikuskizunaren baitan, 'Argentinan Euskaraz' programaren 20. urtemugako oroigarriak eman zitzaizkien lehenengo irakasleei, 1990. urteko ikastaroko zazpi ikasleri eta programaren bultzatzaile eta arduradunei.

Mar del Plata, Argentina. 'Agoizko Joaldunak' taldeak gidatutako kalejiran heldu ziren dantzariak eta publikoa Radio City antzokira. Mar del Platako kaleetatik ibili ondoren, dantza taldeak prest zeuden tauletatik pasatzeko euren trebetasuna eta urtean zehar egindako lana erakusteko. Berrogei bat pieza, Euskal Herriko zazpi herrialdeetakoak, ikusi ahal izan ziren.

Baina larunbat arratsaldean ez ziren dantzariak izan protagonista bakarrak. 'Argentinan Euskaraz' programaren 20. urteurrenean, opariak jaso zituzten Macachin-en 1990ean egindako lehenengo barnetegi argentinarreko irakasle eta ikasleek eta HABEk kudeatzen duen programaren erreferenteek.

Mar del Platako Euskal Astea 2010 70

[Anitz lagunek hartu zuten parte larunbat arratsaldeko kalejiran; Mar del Platako kaleak ikurriñez eta Argentinako banderez bete ziren]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 71

 [Argentinako hainbat bazter eta euskal etxetatik etorritako txistulariek ere jarri zioten musika kalejirari]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 72

[Aldarrikapen politikoak ere tartekatu ziren kabalkadan, Askapena-ren eta presoen aldekoak batez ere]

[Euskal Herriko bateko eta besteko musikek eta umore onak alaitu zituzten Mar del Platako kaleak]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 74

[Mar del Platako dantzariek eman zioten hasiera ikuskizunari. Aurreskua egin zuten helduek eta Arku dantza ertainek

[Mar del Platako txikiek txalo ugari jaso zituzten “Ezpata dantza” egin zutenean. Merezi du ikusteak]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 75

[Macachingo dantzari ohien taldea tauletara bueltatu zen eta Ezpatadantza-ren bertsio berezia egin zuen: emakumeak ere borrokatu ziren]

[Lapridakoak, berriz, “Katxarranka” dantzatuz gailendu ziren]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 77

[Galako atsedenean Gorka Berasategi, Egoitz Zelaia eta Unai Ormaetxea bertsolariek bertso batzuk zuzendu zizkioten Argentinako diasporari]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 78

 [Oroigarriak eman zitzaizkien 'Argentinan Euskaraz' programaren lehenengo ikastaroko 7 ikasleri. Ezkerretik eskubira: Miren Arozarena, Cecilia Canz, Rosana Entizne, Irene López de Vicuña, Gabriela Mendia, Marigen Mujica eta Teresa Zavaleta]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 79

[1990ean Macachinen egindako ikastaroko irakasleek, Miren Josu Uriartek eta Gurutze Arrietak, eta programaren gaur egungo arduraduna den Kinku Zinkunegik ere jaso zituzten opariak]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 70bis

[Irakasleak trebatzeko programaren 20. urtemugan Ricardo Basterra --FEVAren izenean--, Gabriela Mendia FEVAko euskara arloko arduradun eta Juan Gaillour, programa hasi zeneko FEVAko lehendakariari eman zitzaizkien sariak. Aizpea Goenagak eskuratu zion saria FEVAko ordezkariari]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 71bis

[Ekintza askotako eguna merezitako erromeria batekin bukatu zen. Mar del Platako bertako Txapela taldeak musika jarri zion jaiari]

(Asteazkenean, Euskal Astearen artikulu-sortako azkena)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia