euskal diaspora eta kultura
2013/03/19
PUBLIZITATEA
Donibane Garazi, Nafarroa Beherea. Gertatu eta berehala heriotzaren berriak itsasoa zeharkatu eta Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeraino heldu zen. Izan ere, oso harreman hestua izan dute azken urteotan euskal etxe horretakoek eta Euskal Argentina elkarteak, beraz, Beñat Minondo harreman horretako parte garrantzitsu zela. Izan ere, hamarretik gora bidaia eginak zituen Beñat Minondok bertara, azkenekoa iazko Rosarioko Euskal Aste Nazionalera, eta aurtengoan ere Villa Mariakoan izango zela iragarria zuen.
Heriotza bere etxean suertatu zitzaion, lo zegoela eta bere arrebak topatu zuen, hasieran lo zegoela pentsatuz. Beñat Minondo Bidarrain bizi zen eta ezaguna zen bertako zinegotzi moduan egindako bere lanagatik. Aktiboa zen bestela ere komunitatean, eta bidaiatzea gustatzen zitzaion. Euskal Argentinarekin egindako lana medio lagun onak eginak zituen Diasporan, bereziki Argentina eta Uruguain. Azkeneko bidaia bi herrialde hauetara, hondarreko urri-azaroan egin zuen.
Iragan urtarrilaren 26an bete berriak zituen 57 urte eta erretreta hartzekotan zegoen. Etxez ere hilabete honetan bertan aldatu behar zen, etxea erosi baitzuen Donibane Garazin.
Ehorzketa eta bere aldeko elizkizunak bihar asteazkena egingo dira Eiheralarren, arratsaldeko hiru t'erdietan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus