euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentina elkarteak jardunaldiak abiatuko ditu euskal diaspora eta emigrazioaz datorren larunbatean Donapaleun

2023/09/20

Irailaren 23tik azaroaren 26a, hitzaldi, lekukotasun eta ekitaldi sorta polita prestatu du Euskal Argentinak euskal emigrazioa eta diasporaz
Irailaren 23tik azaroaren 26a, hitzaldi, lekukotasun eta ekitaldi sorta polita prestatu du Euskal Argentinak euskal emigrazioa eta diasporaz

PUBLIZITATEA

Donapaleu, Nafarroa Beherea. Donapaleun egoitza duen Euskal Argentina elkarteak mintzaldi eta lekukotasun jardunaldiak antolatu ditu herri baxenafartar honetan heldu den larunbatetik aurrera, euskal diaspora eta emigrazioa ardatz. Interes handiko programa bat prestatu dute larunbatetik, irailaren 23tik azaroaren 26ra bitartean, euskal diasporari lotutako hainbat adituk beste hainbeste gai jorraturik, zinema saioak, kantaldi bat eta proposamen gehiago barne, sarrera libre. Euskal Argentinak lankide ditu antolaketan Chemins-Bideak eta Donapaleuko Udala.

Euskara, frantsesa eta gaztelania izango dira jardunaldietako hizkuntzak, frantseserako aldibereko itzulpena lagun.

PROGRAMA

Irailaren 23an, larunbata (mintzaldia)
"Nafartarren emigrazioa Ameriketara XIX. mendean"
Hizlari: Raquel Idoate, 17:00etan (gaztelaniaz, itzulia frantsesera)

Irailaren 27an, asteazkena (lekukotasuna)
"Euskaldunen ibilmoldeak eta bizitzak Wyomingen eta Kalifornian"
Hizlari: Mikel Erramouspé eta bi irisartar, Edouard Mollon eta Jean Inda, 17:00etan

Urriaren 13an, ortzirala (lekukotasuna)
"Hazparne larru-apaintzaile langileak Ameriketan"
Beñat Çuburu, 17;00etan (frantsesez)

Urriaren 14an, larunbata (mintzaldia)
"Euskal misionestak Ameriketan"
Hizlari: Monika Legarto / Mikel Erramouspe, 17:00etan (euskaraz, itzulia frantsesera)

Urriaren 19an, osteguna (zinema-eztabaida)
Film emanaldia "Transmisioa" emanik. 20:30etan
Olentzeroren Lagunak elkarteak sustatu dokumentala (euskaraz eta gaztelaniaz, frantses azpitituluz)

Urriaren 21ean, larunbata (mintzaldia)
"Uruguai eta Argentina: Euskaldunen emigrazio lurrak"
Monika Legarto, 17:00etan (frantsesez)

Urriaren 25ean, asteazkena (lekukotasuna)
"Banka eta Arrutatik Kaliforniara"
Henri Oçafrain eta Marcel Durquet, 17:00etan (euskaraz, frantsesera itzulia)

Azaroaren 4an, larunbata (mintzaldia)
"Euskal emigrazioa Perura eta Filipinetara"
Isabelle Tauzin / Monika Legarto, 17:00etan (frantsesez)

Azaroaren 8an, asteazkena (lekukotasuna)
"Euskaldunen misionest Ameriketan"
Jean-Pierre Cachenaut apeza, 17:00etan (frantsesez)

Azaroaren 18an, larunbata (mintzaldia)
"Jose Goñi, 'El Porteño', argentinar pilotari handiaren bizitza"
Edouard Mayte-k, Jose Mari Oterminen liburutik, 17:00etan (frantsesez)

Azaroaren 24an, ortzirala (mintzaldia)
"Iparraldeko euskaldunak Txilen", 17:00etan
Patricio Legarraga (Txileko Santiagotik etorria) (frantsesez)

Azaroaren 26an, igandea (bertso eta kantu zahar emanaldia), 16:00etan
Uruguai eta Argentinan idatzi bertso eta kantuak
Kalifornian idatzi bertsoak (Charles Uharte iholdiarrak idatziak)
1757an lapurtar familiek St Pierre eta Mikeluneko ahaideeri idatzi gutunak irakurtuko dira

Peru eta Filipinetako lekukotasunetan, Perukoari dagokionez Lucien Ruspil genealogistarena ekarriko da, Perun izana eta hango familia hemen izana; eta, Filipinei dagokienez, Inchausti bi ahizpak. Mikel Erramouspék Wyomingen bere aitarekin grabatu dokumentala (1999), hura 50 urte lehenago artzain ibilitako eremuetan eginikoa ere emango da.

Jardunaldiei buruzko xehetasun gehiago contact@chemins-bideak.com helbidean edo +33 (0)670 626 841 zenbakira deiturik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia