euskal diaspora eta kultura
2008/07/22
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Euzko Etxea elkarteak ekitaldi ugari egin ditu azken hilabeteotan eta azken asteetan Berriketari aldizkari digitalaren bidez horien guztien berri ematen ari da. Argitalpen honen bidez elkarteko kideek eta lagunek bertan egiten diren ekitaldien informazioa eta argazkiak jasotzen dituzte hilero, eta bertaratu ezin dutenek ere elkartearen egunerokotasunaren jakitun dira.
Azken hilabeteotan Euzko Etxeak egin dituen jardueren artean aipagarria da
joan den maiatzaren 25ean egin zen Igo Nazioarteko Dantza Jaialdia. Elkarteko
Itxaropen Gaztea dantza taldeak antolatu zuen ekitaldia eta jende aldetik harrera
oso ona izan zuen proposamenak. Orain, jaialdiaren osteko emozioak eta poza
baretuta, antolatzaileek jardueraren balioespen oso baikorra egin dute, maila
artistiko oso handia izan zuela azpimarratuz.
Euskal-txiletar taldeaz gain, jaialdian kultura
desberdinetako gonbidatuek munduko dantzak ekarri zituzten Euzko Etxera: Txileko
Iparraldeko folklorea (Aymara kultura) eta Irlandako dantza zeltak. Gainera,
Itxaropen Gaztea taldekoek dantza arabiarrak, Pascua irletakoak eta flamenkoa
ere eskaini zituzten. Jarduerekin oso gustora gelditu ziren bai antolatzaileak
eta baita ikusleak ere eta litekeena da datorren urtean edizio berri bat
egitea.
[Amaia Lago eta Maitane
Uribe gazteek arabiar dantza erakustaldia eskaini zuten]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus