euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal antzerkia eta dantzak Buenos Aires Handiko Lanus hiriko Gizataldeen Plazatxoaren inaugurazioan

2018/11/13

Euskal kolektibitatea Lanuseko Gizataldeen Enparantza txikiaren inagurazioan
Euskal kolektibitatea Lanuseko Gizataldeen Enparantza txikiaren inagurazioan

PUBLIZITATEA

Lanus, Argentina. Lanus hiriak inauguratu berria du bertako Rivadavia Bulevarrean Gizataldeen Plazatxoa izena hartu duen berdegunea. Zeremonian bildutakoei zuzendu zitzaien hiriko alkate Néstor Grindetti eta plaka oroigarria desestali zuen. Jaialdian jatorri askotako gizataldeak aritu ziren partaide, bakoitza bere proposamen gastronomiko, artistiko eta kulturalarekin, norberak bere gizataldearen izaera, errealitate eta ahalegina jendaurretuz.

Euskal gizataldeak ere hartu zuen parte urriaren 27an egindako ekitaldi honetan, hirian osatu berria den Instituto Escuola Euskal Herria Lanuseko Euskal Etxearen eskutik. Miguel Angel Echeverria buru duen taldearen partaidetza bikoitza izan zen inaugurazio ekitaldi honetan.

Standean Euskal Herriko kultura tradizionalari dagozkion hainbat objektu eta ikur jarri zituzten ikusgai. Oholtza gainean, berriz, euskal dantzak eskaini zituen Valeria Vallejos zuzendari duen duen Gure Ametsa dantza taldeak; eta Daniel Mores aktoreak Iñaki Rikarte idazle gasteiztarraren ‘Gris Mate’ antzezlanaren zati batzuk antzeztu zituen.


[Euskaldunak partaide Lanuseko Kolektibitateen Plazatxoaren inaugurazioan]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia