Boise, AEB. Irrikitan gaude berriro ere lagunekin bildu eta eurekin ospatu, elkartu eta une goxoak partekatzeko. Baina hori posible izan arte, hurrengo jaietarako prestatzea baino ez zaigu geratzen, esaterako geure euskal jantziak-eta berrituz. Horregatik, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-en proposamena egokia iruditu zaigu oso. Estatu Batuetako euskal komunitateko kide guztientzat, herrialdean edonon bizi direla ere, pentsatu dute eta kamiseta pertsonalizatua diseinatu, bakoitza bizi den estatuaren markarekin.
Diseinuak ikurrinaren koloreak daramatza, lauburu bana alde bakoitzean, eta aukeratutako estatuaren silueta "Euskal America" leloarekin. kamisetak 50/50 kotoizko poliesterrezkoak dira eta bi modeloetan datoz: unisex eta femeninoak, azken hau pixka bat desberdina eta V. eskoteduna. Kamisetak salgai daude dagoeneko eta 30$ inguru balio dute. Kreditu-txartelaz, txekez edo eskudirutan ordain daitezke.
Eskatzea erraza da: online formulario bat osatu behar duzu eta AEBko zeure estatua aukeratu. Sistemak automatikoki elastikoaren aurrebista eskainiko dizu, nola geratuko litzatekeen ikus dezazun. Modeloa eta neurria aukeratu eta bidalketari buruzko datuak ere zehaztu behar dituzu. Kontsultak egiteko, deitu +1 208-343-2571 telefonora edo bidali email bat info@basquemuseum.eus helbidera. Baina ez loak hartu, ekainaren 1era arte baitago eskaerak egiteko. Lortu zure kamisetarik hurrengo euskal jairako!