Trujillo, Peru. 2017 urtean sortua, lau urte ere ez ditu Trujilloko Euskal Etxeak, eta gogor ari da ideia eta plan berriak asmatu eta bideratzen bere kideek zein populazioak oro har gehiago jakin dezan euskal kulturaz. Kide berriak erakarri nahi ditu Euskal Etxeko parte izan daitezen. Euskal deituradun asko ikusten ditu bere inguruan baina ezagutza eta konexiorik gabe euskal erro horiei. Eta familia bilkurak hasi da antolatzen online, deituraka, deitura bat hautatu eta deitura horretakoei gonbitea luzatuz.
Online saio bat antolatzen du, eta mezuak zabaltzen dizkie sare sozialetan deitura hori daukatenei, euren deiturari buruz, euren erro eta jatorriari buruz hitz egiteko. Eta hurbiltzen zaizkio jendeak, tartean euren abizenaren euskal jatorriaz entzun gabeak edo jatorriaren mundu hori urrun zeukatenak, baina orain arte aukera izan gabeak gehiago jakiteko. Eta oinarrizko datuez ateratzen dira euren deiturari buruz, Euskal Herriari buruz, deituraren historiaz eta Ameriketara noiz edo noren bidez iritsi izanaz..
Lehenengo online bilkura Lizarzaburu deituraren inguruan antolatu zuen ekainaren 6an. Bigarrena ere, arrakastaz, Berastegi --bertan askotan gehienbat Verástegui-- abizenaz, uztailaren 10ean, eta hirugarrena bidean dator, agorrileko bigarren astean, Kruzalegi edo Cruzalegui deituraz.
Ezin uka lanean ari ez direnik. Auzolanean, eta onartzen dute laguntzarik, eurak ere ikasten ari baitira, gustura.
Pentsatu duzu zeure euskal etxean halakorik antolatzea? Edo euren bilkuretako batean parte hartu eta ikustea/ikastea zer eta nola egiten duten?
Trujilloko Euskal Etxea - Centro Vasco de Trujillo
-Facebook: www.facebook.com/groups/trujilloko.euskal.etxea
www.facebook.com/TrujillokoEuskalEtxea
-Emaila: trujillo.euskal.etxea@gmail.com