euskal diaspora eta kultura
2014/03/27
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Bidaia honekin Sara Pagolak berrekin egin dio, bertako uda sasoina bukatuta, bere ardurapeko herrialdeetako euskal etxeak pixkanaka bisitatzeko bideari. Gogora dezagun Buenos Airesen egoitza duen Euskadiren Ordezkaritzak, Argentina eta Mercosur-eko herrialdeak dauzkala lan-eremu, hala nola Argentina, Brasil, Uruguai, Paraguai eta Venezuela.
Bisita joan den asteburuan, martxoaren 21etik 24ra bitartean egin zen. Hegoalde Argentinarra euskal etxeko kideak, Cesar 'Toti' Arizmendi buru, errezibitu zuten Rios Gallegos hiriburuan eta bertatik Comandante Luis Piedrabuena herrira joan ziren, Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez.
Bertako alkate Jose Ramon Bodlovic-ek gonbidaturik, Pagola Ordezkariak hitzaldi bat eman zuen udal aretoan power point batez baliaturik Euskal Herriaren aurkezpen orokorra eginez eta Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanen arloan daukan plangintza azalduz, eta xehetuz bereziki Argentinako Ordezkaritzatik garatzen dena.
Gonbidatuak herrian bertan kokatzen den monumentu eta oroitarri batera joan ziren ondoren, garai batean sona handikoa izan zen eta herrian marka berezia utzi zuen Guillermo Larregui edo 'El Vasco de la carretilla' bezala ezagunagoa egin zen Guillermo Isidro Larregfui Ugarte iruinsemeari eskainia. Larregui-k oinez egin zituen 1935ean bertatik errepidez Buenos Aires hiriburura dauden 2.500dik gora kilometroak.
Toti Arizmendik lagunduta, Sara Pagolak El Calafate herria bisitatu zuen gero eta herri honetako euskaldunekin eta probintzia osotik bere presentzia kari hurreratutako euskal jatorrikoekin bildu zen.
El Calafaten bertako alkate Javier Bellonik errezibitu zuen, baita hiriko Concejo Deliberante delakoko lehendakariak ere. Bildutakoen aurrean Sara Pagolak Euskadiri buruzko bere bigarren bigarren aurkezpena egin zuen, euskal errealitatea eta Eusko Jaurlaritzaren kanpo politika eta harremanak aurkeztuz, astelehenean, martxoaren 24an Buenos Aireserako bidea hartu aurretik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus