euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza Enpresa arloko Arduradun bila dabil: abenduaren 25a da eskabideak aurkezteko epea

2022/12/07

Abenduaren 25a da Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak behar duen Enpresa-arloko Arduradun postura aurkezteko azken epea
Abenduaren 25a da Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak behar duen Enpresa-arloko Arduradun postura aurkezteko azken epea

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak zabalik dauka Enpresa-arloko Arduradun lanpostua betetzeko hautaketa-prozesua eta eskabideak aurkezteko azken epea abenduaren 25an finkatu du. Izangaiek ekonomiarekin edo enpresarekin lotura duten goi-mailako unibertsitate tilulua beharko dute izan, eta gutxienez bost urteko eskarmentua agertu beharko dute lanpostuarekin harremandutako lanetan eta ingelesa eta espainiera menperatu, euskara menperatzeak ere puntuak dituela

Hautatuko den pertsonak Euskadiren eta Mexikon errealitate politiko, ekonomiko eta administratiboa beharko ditu ezagutu, agente ekonomiko eta instituzionalekin harreman iraunkorrak finkatuz. Halaber bi herrialdeen eragileen arteko proiektuak garatzeko informazio ekonomiko eta komertzial garrantzitsu eta espezializatua eskaini ahal duten Mexikoko eta Euskadiko erakunde publiko edo pribatuekin harremanak mantenduko ditu.

Mexikoko merkatu azterketa eta ikerketak egin beharko ditu, sektore egokien identifikazioa gauzatzeko eta hauen inguruan Euskadiren eta Mexikon arteko aliantza estrategikoak burutzeko. Mexikon kokatuta dauden euskal enpresen nazioartekotze proiektuen azterketa eta diseinua egingo du baita ere. Halaber lizitazio publikoen esleipena, enpresen kokapena, lankidetza hitzarmenen formalizazioa, laguntza publikoen lorpena eta bestelako jarduerak errazteko herrialdearen prozedurrak beharko ditu ezagutu, aukerak identifikatzeko gauza izanik eta lankide izanez Ordezkaritzaren euskal interesak Mexikon defenditzeko helburua betetzean.

-Deialdia bere osotasunean, argibideak, ordainsaria, onurak-eta, hemen
-Eskabide eredua (pdf)
-Hautaketa-prozesuari buruzko argibideak, Ángeles Pedraza Blancori galdetu, 5536422678 zenbakian edo email honetan: mariadelosangeles.pedraza@adecco.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia