euskal diaspora eta kultura
2010/06/28
PUBLIZITATEA
Bogotá, Kolonbia. Euskadiren bertako ordezkaritzak zabaldutako ohar batean azaltzen duenez, bisitaren baitan ikerlan bat aurkeztu zion Martinez euskal ordezkariak Ramos gobernadoreari, osorik Euskal Herriko enpresa untzigile batzuek egina, Urabá Golkoan arrantza untzidi bat garatzeko. Bertan aipatzen direnak "interes handikoa izan daiteke arrantza aldetik aberastasun handikoa den eta aldi berean garapen behar handia duen Kolonbiako eskualde honentzat", Jaurlaritzaren ordezkariaren esanetan.
Egiketakotan, proiektuak 25 arrantza untzi egitea esan nahi izango luke, 150 lanpostu zuzen sortzea, eta beste 600 zeharkakoak. Euskal aldearen esanetan, Antioquiako buruzagiek interes handiz jaso zuten ikerlana. Izan ere, Corporación Andina de Fomento (CAF) delako organu multilateralari --Espainia eta Kolonbia bertako parte dira-- pasatzeko beharra ikusi zen, amaitzen da oharra.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus