euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren Kanada, Mexiko eta AEBetako Ordezkaritzak teknikari lanpostu bat deitu du Mexikon

2011/03/24

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako, Kanadako eta Mexikoko Ordezkaritzak goi mailako teknikari lanpostu bat bete behar du bere Mexiko Hiriko Bulegoan eta karia horretara deialdi publiko bat egin du. Mexikoko legeen arabera sinatuko den lan kontratua izango du, eta eskatzaileak goi mailako tituludunak behar dute izan, artikulu honetara bildu ditugun oinarrietan finkatzen diren alorretakoak. Eskabideak aurkezteko azkeneko epea apirilaren 4a da.

Mexiko Hiria, Mexiko. Deialdia gaztelania hutsean zabaldu du Eusko Jaurlaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP-HAEE) medio, halarazi zaizkigun eta topatu ahal izan ditugun dokumentu eta link guztiei dagokienean bederen.

Funtzioak

-Hautatutako pertsonak euskal eta mexikar enpresen arteko proiektuen azterketa eta diseinuaz arduratu behar du
-Enpresen proiektuen edo erakundeen ekimenak sustatzeko bilerak antolatu
-Aritu beharko du, Ordezkariak hala eskaturik, Euskadiren interesen defentsan itun eta akordioen gauzatzean

Eskatzen da

-Mexikon lan kontratua sinatu ahal ziateko gutxienezkoa dina izatea
-Antzeko lanpostu batean urtebeteko eskarmentua
-Goi mailako unibertsitate titulua honako alorren batean: Zuzenbidea, Zientzia Politikoak, Gizarte Komunikazio Zientziak, Soziologia, Enpresen Kudeaketa, Ekonomia edo Ingeriaritza Industrialean

Kontuan hartuko da

-Euskara, ingelesa jakitea
-Lanpostuaren alorreko formakuntza zehatza

Oinarriak, eskabide orriak eta informazioa oro har internetez eskura daitezke (hemen) edo fisikoki helbide honetan:

Euskadiren Estatu Batuetako, Kanadako eta Mexikoko Ordezkaritza
Mexiko DFko Bulegoa
Horacio 1213, Col. Polanco 11550 - Distrito Federal
Tel.: +52 (55) 5254 1552
Faxa: +52 (55) 5531 5172
E-maila:
i-olague@ej-gv.es

Epeak

-Eskabideak bidaltzeko, apirilaren 4ean, 17:00etan
-Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda apirilaren 8an
-Behin-betiko zerrenda, maiatzaren 8an
-Maiatzaren 6aren inguruan ekingo zaie lehenengo azterketei

(azterketa eta proba guztiak maiatzean zehar egitea aurreikusi da)

Informazio osagarria

-Prozesu orokorrari buruzko informazioa
-Deialdiaren oinarriak (pdf)
-Eskabide orria (pdf)
-Eskabide orria (word)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia