euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren etorkizuna Europarekin lotuta dagoela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Bruselan

2013/04/24

Iñigo Urkullu lehendakaria adierazpenak egin zituen Bruselako euskal komunitatearen aurrean. Entzuleen artean dira Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, eta Marta Marin, Euskadiren ordezkaria Bruselan (argazkia Irekia)
Iñigo Urkullu lehendakaria adierazpenak egin zituen Bruselako euskal komunitatearen aurrean. Entzuleen artean dira Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, eta Marta Marin, Euskadiren ordezkaria Bruselan (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Iñigo Urkullu lehendakaria Bruselako euskal komunitatearekin bildu zen atzo, "Europaren bihotzera" egin duen lehen bidaia honetan. Ekitaldira bildu zirenen artean Europako erakundeetan lanean diharduten euskal politikari eta teknikariak izan ziren, baita Bruselako Euskal Etxeko ordezkariak ere. Bidaiaren lehendabiziko egunean Urkullu Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durão Barrosorekin bildu zen; gaur Europar Kontseiluko presidente Herman Van Rompuyrekin egingo du topaketa.

Brusela, Belgika. Iñigo Urkullu lehendakariak euskal komunitateari egin zion harrera atzo Bruselako Euskadiren ordezkaritzan eta bertara bildu ziren Europako erakundeetan lanean ari diren hainbat euskal politikari eta teknikari, tartean Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzalea eta Carlos Iturgaiz popularra. Bruselako Euskal Etxearen ordezkaritza bat ere izan zen ekitaldian.

Urkulluk adierazi zien Bruselako euskaldunei "Euskadi Europari begira" dagoela, ezinezkoa baita "XXI. mendeko erronkei aurre egitea Europatik kanpo". Horrez gain, lehendakariak azaldu zuen  Jaurlaritzaren erronka nagusia krisialditik irtetea dela, «kudeaketa zorrotza eginda eta jarduera ekonomikoa suspertzeko neurriak hartuta». Gainera, Urkulluk nabarmendu zuen Euskadik badaukala «etorkizuna bakean eta bizikidetzan eraikitzeko aukera», eta Europako erakundeen babesa izatea espero duela bide horretan.

Topaketa honen aurretik, goizean, Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durão Barrosok hartu zuen Urkullu, eta Euskadiren egoera ekonomiko eta politikoa izan zituzten hizpide. Ondotik, Europako Batzordeko presidenteorde eta Lehiakortasun Batzordeko buru Joaquin Almuniarekin eta Barne Gaietako Batzordeko buru Cecilia Malmströmekin bildu zen.  

Gaur, Herman Van Rompuy, Europar Kontseiluko presidentearekin topaketa egingo du Lehendakariak eta bilera horrekin amaituko du bidaia.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia