New York, AEB. Beste urte batez, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat eratu du New York Yeko maratoiaren bezperan, norgehiagokan parte hartuko duten euskal korrikalari guztiak eta hauen senide eta lagunak gonbidatuta. Ekitaldia azaroak 4, larunbata, goizeko 9:30etan izango da, Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) eta bertan aurtengo edizioko kamisetak banatuko zaizkie korrikalariei, Euskadi Basque Countryko logoarekin.
Ekitaldian parte hartu nahi duten korrikalariek email bat bidal dezakete urriaren 19a, osteguna, baino lehen usa@euskadi.eus helbide elektronikora, euren izena, elastiko neurria eta zenbat kide diren adieraziz. Halaxe dio Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari Unai Telleria Jauregialzok emailez helerazitako gonbidapen mezuak.
Delegation of the Basque Country to the United States
820 2nd Avenue, Suite 13B
New York, NY 10017
Tel. +1.646.368.6040 E-mail: usa@euskadi.eus