euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat eratu du NYeko maratoiaren bezperan euskal korrikalarientzat

2023/10/10

New Yorkeko Maratoiaren 2023ko edizioko Euskadi-Basque Country elastikoa
New Yorkeko Maratoiaren 2023ko edizioko Euskadi-Basque Country elastikoa

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Beste urte batez, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat eratu du New York Yeko maratoiaren bezperan, norgehiagokan parte hartuko duten  euskal korrikalari guztiak eta hauen senide eta lagunak gonbidatuta. Ekitaldia azaroak 4, larunbata, goizeko 9:30etan izango da, Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) eta bertan aurtengo edizioko kamisetak  banatuko zaizkie korrikalariei, Euskadi Basque Countryko logoarekin.

Ekitaldian parte hartu nahi duten korrikalariek email bat bidal dezakete urriaren 19a, osteguna, baino lehen usa@euskadi.eus helbide elektronikora, euren izena, elastiko neurria eta zenbat kide diren adieraziz. Halaxe dio Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari Unai Telleria Jauregialzok emailez helerazitako gonbidapen mezuak.

Delegation of the Basque Country to the United States
820 2nd Avenue, Suite 13B
New York, NY 10017
Tel. +1.646.368.6040 E-mail: usa@euskadi.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia