euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak urte bukaerako bilera egin du bertako euskaldunekin eta lagun europarrekin

2010/12/03

Europar banderaren ikuspegia.
Europar banderaren ikuspegia.

PUBLIZITATEA

Europako eskualdeen eta erakundeen ordezkariekin eta bertako diplomatikoekin batera, Bruselako euskal komunitateak urte bukaeran egin ohi duen bilera egin du Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzan. Ekitaldiaren buru Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Marta Marin Euskadiren Bruselako ordezkaria izan dira, lagun ugari bildurik bertara, adierazi dute Ordezkaritzatik ohar baten bidez.

Brusela, Belgika. Oharrak azaltzen duenez, Echeniquek zein Marinek, 2010. urtean Ordezkaritzaren lan agenda markatu duten gertaera nagusiak nabarmendu zituzten euren hitzetan, 2011ko lehentasunen aurrerapena eginez, eta agenda europarrean gaurkotasuna duten gaiak aipatuz; eta gogoratuz baita ere Etxepare Institutuaren lana eta honek abiarazi 'Euskara Mundiala' kanpaina.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Echeniqueren esanetan, "gure hiriak eta kanpoan dauden euskaldunak gure Kanpo Harremanen ardatza dira eta harreman horien lehentasunezko eragileak. Halaber, Etxepare Institutuaren laguntzarekin euskal kulturak kanpoan indar eta bultzada handiagoa jasoko du. Europar Batasuna eta gure kide europarrak gure egunerako lana aitortzen ari zaizkigu", aitortu du. Guillermo Echeniquek adierazi die “lasaitasuna izateko opor fiskalak izeneko gaiari buruz”.

Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak ere ekitaldian parte hartu nahi izan zuen eta bideo-mezu bat bidali zien parte hartzaile guztiei. Mezu horretan, guztiok animatu ditu 'Euskara Mundiala' kanpainan parte hartzera eta euskara kanpoan ezagutaraztera. Kanpaina hori abenduaren 3ean Euskararen Nazioarteko Egunean, alegia, izango diren jardueretako bat izango da.

Bruselako Ordezkaritzaren 2011erako planak

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe, Euskadiren Ordezkaritzaren zeregina da Euskadiren interesak kokatu, sustatu eta defendatzea EBren erakunde eta organoen aurrean europar erakundeen agendetan.

Beste lehentasun eta ekimen askoren artean, Ordezkaritzak 2010. urtean egindako lana honako honetan nabarmendu da:

-2012ko Europako Hiriburu Berdea izateko Gasteiz aukeratzeko laguntzen, baita Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburua izateko lehen aukeraketan ere

-EBren eremu atlantikorako estrategia integral bat abiarazten

-Europar Batasuneko Espainiaren lehendakaritzaren agendan eraginkor parte hartzen

-albo batera utzi gabe europar erakunde eta kideekin hainbat jardun arlotan egiten den egunero lana, esaterako: klima aldaketan, energian eta garapen iraunkorrean, garraioan, industrian, kohesio politikan, berrikuntzan, kulturan eta turismoan, garapenerako lankidetzan eta nekazaritza eta arrantzan.

2011ko agendaren aurrerakin gisa eta Eusko Jaurlaritza Bruselan ordezkatzen 25 urte eman dituela-eta, Ordezkaritzak hainbat jarduera kultural burutuko ditu Bruselan, Etxepare Institutuarekin batera. Bruselako euskaldunek eta Europako eskualdeen eta erakundeen ordezkariek Etxepare Institutuaren 'Euskara Mundiala' kanpainan parte hartu dute.

Etxepare Institutuak abiarazitako 'Euskara Mundiala' kanpaina aurkeztu dute Ordezkaritzan. Kanpaina horren helburua da ahalik eta pertsona gehienek ezagutzea Euskara eta kanpainaren web gunean aurki daitekeen esaldiren bat grabatzeko aukera eskaintzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia