euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren AEBko Ordezkaritzaren harrera New Yorkeko Maratoiko euskal korrikalariei, euskal elastiko bat emanez

2024/10/16

Euskadiren AEBko Ordezkaritzak elastiko oroigarri bat oparituko die azaroaren 2an New Yorken, hiriko maratoia korrituko duten lagunei
Euskadiren AEBko Ordezkaritzak elastiko oroigarri bat oparituko die azaroaren 2an New Yorken, hiriko maratoia korrituko duten lagunei

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Klasiko bat bilakatu da dagoeneko. Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako Ordezkaritzak aurten ere iragarri duenez, New York Hiriko Maratoiaren bezperan harrera-ekitaldi bat antolatuko du nazioarteko proba famatu honetan parte hartuko duten euskal korrikalariei eta euren familia edo laguntzaileei eskainia. Hitzordua azaroaren 2an, larunbata, gauzatuko da goizeko 9:30etan, Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan bertan, Manhattanen (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) eta bertan, propio egindako elastiko bat banatuko zaie karreran parte hartuko duten lagunei, azkeneko edizioetan ere egin den bezalaxe.

Harrera-ekitaldian parte hartu nahi eta elastikoa eurenganatu nahi dutenek email bat beharko dute bidali, izen-deiturak, euren elastiko neurria eta zenbat lagunekin etorriko diren harrera-ekitaldira esanez, honako helbidera: usa@euskadi.eus, urriaren 24aren aurretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia