euskal diaspora eta kultura
2010/03/25
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. 41 urteko abokatu hau 2004an hautatu zuten Texasko Ordezkarien Ganbarako kide. Aita markinarra dauka, Julio, pilotari ohia, eta ama ere, Edurne Mitxelena, euskalduna du, Mexikon jaioa aita eta ama euskaldunen alaba. Aita 1955ean sartu zen Estatu Batuetan Jai Alaian aritzera. Rafael Anchia Texasko gizatalde hispanoaren defendatzaile gisa gailendu da eta gaztetarik lan egin izan du talde honen alde, besteak beste lege sostengurik gabe zeuden atxilotu hispanoen alde. Bere izena aipatu izan da Dallasko alkatetzarako eta Texasko gobernadoretzarako hautagai izateko, nahiz eta bera demokrata den eta Texas, jakina denez, gehienbat errepublikanoen eremu.
Euskal jatorriko hautetsia finantza publiko eta korporatiboetan dago espezialdua eta bere karrera politikoan zehar goraipamen, sari eta errekonozimendu ugari bildu izan du garatu duen lan publikoarengatik. Hezkuntza gaietan ibili izan da eta baita ere ingurumenarekin, energia garbiekin eta eraginkortasun energetikoarekin zerikusia daukaten ekimenetan.
Bera entzuteko deia gaur ostegunerako da, Bilbon, eguerdiko hamabi t'erdietan, eta gonbidatua Euskadiko Energia Klusterreko presidenteak, Josu Jon Imazek, aurkeztuko du. Lekua, Merkataritza Ganbera, Rekalde Zumardia 50 (hirugarren solairua, 3.29 aretoa). Gaia, bere herrialdean energia garbiak garatzeko Obamarekin zabaltzen ari den aro eta garapenaldi berria.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus