euskal diaspora eta kultura
2011/11/21
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Sabino Arana Fundazioko presidenteak, Juan Mari Atutxak, bidaia laburra egina du Argentinara duela bi aste, Rosarion ospatu zen Argentina Buru Batzarraren mendeurrenean parte hartzeko. Gogora dezagun Juan Mari Atutxa Argentinako Buru Batzarraren ordezkaria dela EAJren Aberri Batzarrean.
“Euskadik nazio baten estatusa izan behar du Europa mailan” aldarrikatu zuen Atutxak bere hitzaldian Euskadin bertan bizi den egoera politiko berrian oinarrituta.
[Felipe Eiheragibel eta Juan Mari Atutxa lore sortea egin zuten Sabino Arana Goiriren omenez]
“ETAren jarduera armatua behin-betiko eteteak itxaropen handia dakar; bide batez, autogobernu sendo baten babesa behar dugu gaur egungo lehendakaritzaren ekonomiaren ahuleziari aurre egiteko”, adierazi zuen Sabino Arana Fundazioko presidenteak Rosarioko euskal etxean.
“Atzean geratu dira jadanik, hainbeste oinaze eta atsekabe. ETArena porrotak ateak irekitzen dizkio politikari. Hemendik aurrera ETAren indarkeriak ezin izango dira inoren aitzakia izan gure herriaren eskubideak ukatzeko”, azpimarratu zuen Atutxak.
[Sabino Arana Fundazioko zuzendaria den Irune Zuluaga, Fernando Lizarbe eta Juan Mari Atutxa]
Lagun anitz bertaratu ziren Zazpirak Bat euskal etxera Argentina Buru Batzarraren sorreraren mendeurreneko ospakizunetan parte hartzeko. Bilkura Orokorrarekin hasi ziren ekitaldiak lagunen arteko afari batekin bukatu ziren.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus