euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko Orkestrako bost musikarik klase magistral bat eman zieten Sao Pauloko Heliopolis favelako haurrei

2007/09/14

Baccarelli Institutuko musika ikasleak EOSek eman zuen klasean (argazkia EOS)
Baccarelli Institutuko musika ikasleak EOSek eman zuen klasean (argazkia EOS)

PUBLIZITATEA

Euskadiko Orkestra Brasilen zehar egiten ari den bira emozioz beteriko bidaia bihurtzen ari da. Ez bakarrik Sao Paulon eta Santos hirietan eman dituzten kontzertuen harrera onagatik, baizik eta Brasileko bizimodua eta gizartea gertutik ezagutzeko aukeragatik. Asteazken honetan bertan Orkestrako kideak Heliopolis favelan izan ziren, bertako haurrei musika klase bat emateko asmoz. Musika marjinazioaren aurkako arma bihurtzen duen ekimen honek sakonki hunkitu zituen euskal musikariak. Orkestrako kideen kontakizuna ematen dugu jarraian.
Hoteletik erdi ordu eskasera dago 120.000 paulistak kondizio sozial baxuenetan lan egiten duten Sao Paulo hiriko favelarik handiena. Zona honetara sartu baino lehen dagoen bihurgunean kokaturiko trafiko kartel batek ematen dio izena hiriko alderdi honi “Lagrimas”. Auzoko antzinako zuku fabrikara iritsi ginen, gaur egun Baccarelli Institutoan bilakatu dena. Edilson Venturellik, bertako presidenteordeak, hartu gintuen bertara hurbildu ginen Euskadiko Orkestrako talde osoari, Kultur Sailburua eta Orkestrako Presidentea den Miren Azkarate buru zela. “Ez dira musikari profesionalak, dio Venturellik, baina musikaren bitartez sentikorragoak eta pertsona hobeak egingo dira, bere marjinal kondizioaz kanpo eta armarik gabe”. Berarekin, lehen momentutik proiektuan harrapatzen gaituen Institututik bisita bat hasten dugu. “Nahi duguna izan dezakegu” abesten dute abesbatzako haurrak, koreografia bat hasteko eta kantuan gure laguntza eskatzeko zain zeudenak. Sei hilabete besterik ez daramatzate abesten eta abesbatza adin guztietako haurrek osatzen dute.

Aurrerago, Heliópoliseko Orkestra Sinfonikoak itxaroten digu eta bere zuzendari laguntzaileak, Edilson Venturelli berak, batuta hartzen du “Los Maestros Cantores de Nuremberg” operaren Obertura zuzentzeko. Gehienbat Heliópoliseko gazteez osaturik egon harren, orkestra honek baditu herriko beste eskualdeetako interpreteak ere, Amazonasetik Florianópoliseraino. Musika egiteko soilik beren jarduera komunitate pobreenarekin partekatzen duten kide hauen dibertsitate kulturalak osatzen du orkestra honen benetako arrazoi soziala.

[Goiko irudian Baccarelli Institutuko ikasleak Euskadiko Orkestrako bost musikariek eman zuten klasean (argazkia EOS)]

Favelatik Vienako Filarmonikara

Aurkezpenak egin ondoren, Pascal Arnaud, Bruno Claverie, Juan Navarro, Andrezj Bak eta Miguel Etxepare Orkestrako musikariak goiz osoan zehar 28 ikasle aktibori eta 50 entzule baino gehiagori eskainiko dizkioten master-classak hasten dira. Istorio hunkigarri ugari daude ikasleen artean: “gaur bazkalduko dudala uste dut” batekin urdaileko mina argumentatzen institutura etortzen diren umeak; Orkestran jotzeagatik 500/700 realeko (200 euro inguru) soldata jasotzen duten gazteak, eta honekin batera ezkontza edo festetan egiten dituzten emanaldiei esker irabazten dutenarekin familia mantentzen dutenak; baita bere haur txikia maitale berri bat aurkitu duten zentrora ekartzen duten ama gazteak instrumentu batean hasi dezan.

Institutuak musikaren bidez itxaropenezko eta ilusiozko dosi handitan bihurtzen dituen istorioak dira hauek. Habian jarri zenetik 10 urte bakarrik pasa diren arren, institutu hau gestionatzen den adimenari esker proiektu honek hasieran pentsaezinak ziren fruituak eman ditu, master-classeetako ikasleren baten parte-hartzea bezala Essenbach-en eskutik Vienako Filarmonican edo Zubin Mehtarekin, gaur egun Institutuko patroia dena, Israelen.

Master-class-a Heliopolisen

Master-classak Heliópolis favelaren erdian ospatu ziren eta Euskadiko Orkestrako bost musikariak zuzendu zituzten. Goiz osoan zehar airea hartzeko modua, arkua azkarrago edo mantsoago zuzentzeko era, notei pisu gehiago emateko modua eta hauekin gozatzea, eta erritmoa transmititzeko eta nerbioak ateratzeko elkarrekin dantza egiteko modua bezalako aspektuak landu zituzten ikasleekin.

Orkestrako irakasleek ez zutela oso argi zerekin aurkituko ziren eta bere klaseak nola garatuko zituzten aitortu zuten. Baino begi bistan zegoen klase hauen amaieran hunkituta zeudela. Ikasleen sentsibilitate handia, erreakzio eta arauak jasotzeko zuten kapazitatea, eta guztien maila musikal handia azpimarratu zuten. Guzti hau 30 ikasleen artean hiru klarinete eta 28ren artean 5 tronpeta partekatu behar izan harren. Duten kostu handiaren jakinean, Orkestraren musikariek haurrek ilusio handiz jaso zuten klarinete kanabera bat entregatu nahi izan zieten.

Ameslari bat Heliópolisen

Proiektu handi honen atzean, pobreei bere gizarte mailatik ateratzeko musika arma eta hizkuntz-unibertsala bezala aukeratu zuen ameslari baten eraspena eta gogo handia dago: Baccarelli Maisua. Apaiza izan zen eta bere erlijio misioa beste misio honetan uste eta gorputz eta arima osoz aritzeko utzi zuen. “Irakera ejertzitoak eraman ordez, Bushek hilabetero orkestraren bat eraman beharko luke gatazka konpontzeko. Musikarekin ez dago gatazkarik”.

Klaseak bukatu ondoren, Baccarelli Maisuak eta Edilson Venturelli presidenteordeak Orkestrako musikarien proiektu honetan parte hartzeko prestasuna eskertu zuten. Eta autobusak talde guztia berriro ere hotelera eraman zuen, isilik, itxaropenez betetako haur haiek ordu gutxitan erakutsi ziguten guztiaren inguruan gogoeta eginez. Eta Orkestra handik joan zen, berriro ere kartel hura irakurtzen: “lagrimas” (malkoak) emozioak eragindakoak….



Lotura interesagarriak

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS)
www.euskadikoorkestra.es

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bira Brasil eta Argentinara
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 30ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia