Donostia-San Sebastian. Euskadiko Orkestrak espazioa partekatzen du Katia Buniatishvili, Lang Lang, Berlingo Filarmonikoa edo Vienako Filarmonikoa bezalako interprete eta orkestra garrantzitsuekin 'Stage Access' arte streaming zerbitzu berrian. Harpidetza bidezko plataforma digital berri honek kontzertuak, opera, dantza eta antzerkia eskaintzen ditu. Eta orain, ‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ izeneko kontzertuak jarri ditu eskuragai, esan nahi baita Covid-19ko lehenengo olatu eta konfinamenduen ostean euskal orkestrak ekoitzi zuen lehenengo proposamena.
Gogora dezagun Euskadiko Orkestra Espainiako estatuko lehena eta Europako bakarrenetakoa izan zela berehala berriz abiatzen agertokietara eta bere jarduna egokituta egin zuela, hala nola bere formato murritzeko orkestra eskainiz (gehienez 50 musikari) eta atea itxita bilduz 8 kontzertuko mini-denboraldi bat sortzeko, ETB2k eman zezan, ondoren orkestraren Youtube kanalean paratzeko.
Orain, Mozart, Mendelssohn eta Brahmsen lanak biltzen dituen mini-denboraldi hau, Robert Treviñok zuzendu zuena, Stage Accessen ere dago eskuragarri, oraingoz, Estatu Batuetan, Kanadan eta Erresuma Batuan bizi direnentzat bakarrik