euskal diaspora eta kultura
2011/10/17
PUBLIZITATEA
Angelu, Lapurdi. Asteburuan bukatu da Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketaren 34. edizioa, astean zehar Angelun jokoan izan dena. Hamar herrialdeetako ordezkariak aritu dira lehian -- Argentina, Australia, Kanada, Espainia, Estatu Batuak, Euskadi, Mexiko, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela-- orotara hamabi talde. Frantziak bi talde zituen antolatzaileak izateagatik eta Euskadik beste hainbeste iazko txapeldunak zirelako.
Ostiralean jokatu ziren azken partidak eta iazko txapeldunak atera ziren aurten ere garaile: Angel Ribero eta Antonio Vicente, Euskadi 1 taldea, alegia. Txapeldunorde Frantziako Julien Amestoy eta Fabrice Etchart izan ziren. Hirugarren postua Mexikoko Miguel Mendiburu eta Justo Gutierrezentzako izan zen. Sailkapen osoa, hemen.
Txapelketaren argazki kronika sareratu du Kepa Etchandy argazkilariak www.ibaifoto.com webgunean.
Txapelketaren webgunea, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus