euskal diaspora eta kultura
2011/09/27
PUBLIZITATEA
Cuenca, Ekuador. Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako Ordezkariak, Iñaki Martinez Achak, bisita luzatu zion Cuenca-ri, Ekuadorren Quito eta Guayaquil ondoren hirugarrena den hiriari eta herrialdeko kulturaren hiriburu jotzen dutenari. UNESCOk 1999an Gizateriaren Ondasun aldarrikatu zuen erdigune historikoduna, 400.000 biztanletik gora bizi dira Cuenca buru den kantonamenduan eta bertako alkatearekin, Paul Grandarekin bildu zen, besteak beste, euskal ordezkaria, Euskadiren eta hiriaren arteko ekonomia, turismo eta kultura harremanak hizpide, elkarren lagungarri izan daitezkeen proiektu zehatzak batez ere.
Bidaia horren ondotik Martinez Acha berriz ere itzuli zen Cuencara, oraingoan Euskal Trenbide Sarea enpresa publikoko eta Ingenieria Idom-eko kideen laguntzaile eta izan ere, Eusko Jaularitzatik atzo astelehenez jakinarazi zenez euskal enpresa hauei egotzi die Cuenca-k, Frantzia, Suitza, Mexiko, Espainia eta Portugaleko beste bost konpainia publikoren eskaintzen gainetik, hirian tranbia bat ezartzeko eraikuntza proiektua, 2,8 milioi euroko kontratuan.
Euskal Trenbide Sarea, nazioartean ezaugarri hauek dituen kontratu bat eskuratzen duen Eusko Jaurlaritzaren lehenengo enpresa publikoa bilakatu da neurri honekin, Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailetik azpimarratu dutenez (sail honen menpeko da enpresa publikoa). Kasu honetan, Ingenieria Idom izango da Cuencako tranbiaren diseinuan parte hartuko duena. 18 kilometroko luzera eta 30 bat tranbiaren zirkulazioa izango duen sarea da euskal ekimenak diseinatuko duena.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus