euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko Nesken Futbol Selekzioak Argentinaren aurka jokatuko du bihar Buenos Airesen egingo den partidan

2007/04/05

Euskadiko nesken futbol selekzioaren partida bat
Euskadiko nesken futbol selekzioaren partida bat

PUBLIZITATEA

Emakumeen Futboleko Euskal Selekzioak lagunarteko partidu bat jokatuko du bihar Argentinaren aurka, Buenos Aireseko Defensores de Belgrano estadioan. Jokalariak jadanik Argentinan daude partidua izango den zelai berdinean entrenatzen. Partida hau iaz Irungo Stadium Gal-ean (Gipuzkoa) jokatu zutenaren buelta izango da. Bertan talde argentinarra atera zen garaile 2-4ko emaitzarekin. Larunbatean euskaldunak Buenos Aireseko euskal komunitateko multzo batekin bilduko dira.
Sebastián Martija, euskadiko selekzioko buruak 18 jokalari deitu ditu partidu honetarako. Horietatik 11 Athletic Clubekoak dira: Gurutze Fernández, Eva Ferreira, Itziar Gurrutxaga, Elisabet Ibarra, Aitziber Juaristi 'Tzibi', Marta Moreno, Amaia Olabarrieta, Arrate Orueta, Vanessa Rodríguez, Ainhoa Tirapu eta Erika Vázquez. Real Sociedadeko 3 jokalari egongo dira (Gurutze del Alma, Maite Lizaso eta Evelyn Santos), Espanyoleko bat (Ane Bergara), Lagunak-eko beste bat (María Sánchez), beste bat Levantekoa (Maider Castillo) eta Rayo Vallecanoko beste bat (María Paz Azagra).

Hautatzailearen hitzetan, Athleticeko hainbeste jokalari hautatzearen arrazoia talde bizkaitarrak 'Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako jokalaririk onenak' dituelako da. Izan ere, Athletic Superligako buru da eta bost urtetan bere laugarren ligako titulua lortzeko aukera handiak ditu aurten ere. Euskal Selekzioak oso maila altua duela aitortzen dute arduradunek, baina, hala ere, ezin ahaztu Argentina ere talde indartsua dela. Iaz bi selekzioek Irungo Stadium Gal-ean (Gipuzkoa) jokatutako partiduan kanpotarrek irabazi zuten (2-4) eta gaur egun Hegoamerikako txapeldunak dira.

Martijak adierazi duenez orain egin duten bidaia hau emakumeen euskal selekzioak Ameriketara egindako lehena da. Prestatutako egitarauaren arabera, euskaldunek gaur entrenamendu saio bat egingo dute partidua izango den zelaian, Defensores de Belgranon. Bihar partitua jokatuko dute eta hurrengo egunean, apirilaren 7an, harrera egingo diete Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean.


Lotura interesgarriak

Euskadiko Futbol federakundea
www.eff-fvf.org

Euskadi-Gales partida, 2006ean
EuskalKultura.com-en argitaratua, 2006ko maiatzaren 9an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia