euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko futbol selekzioak Iranen aurka jokatuko du abenduaren 23an gabonetako ohiko lagunarteko partida

2008/11/10

Iaz Euskal Herriak eta Kataluniak jokatutako partidako hamaikakoa.
Iaz Euskal Herriak eta Kataluniak jokatutako partidako hamaikakoa.

PUBLIZITATEA

Abenduaren 23an jokatuko du Euskadiko futbol selekzioak gabonetan eta urtero legez jokatu ohi duen partida, Iranen aurka, Bilbon, San Mames futbol zelaian, azken egunotan Euskadiko Futbol Federazioak aditzera eman duenez. Iraneko selekzioan Osasunan ari diren bi jokalari ari dira: Javad Nekounam eta Masud Shojaei. Esan, aldi berean, iaz lehen aldiz jokatu zuela selekzioak Euskal Herria izenarekin, baina, Euskadiko Futbol Federazioaren erabakiz, Euskadi izenarekin jokatuko dutela aurten, berriz ere.

Donostia, Gipuzkoa. Euskadiko Selekzioak aurten Iranen aurka jokatuko du San Mames zelaian, abenduaren 23an, urtero gabonetan jokatu ohi duen partidan. Aurten baina, Euskadi izenarekin jokatuko du Jose Angel Iribar eta Etxarrik zuzentzen duten taldeak. Iaz abenduaren 29an Euskal Herria izenarekin jokatu zuen, Kataluniako selekzioaren aurka, San Mamesen bertan. 1-1 amaitu zen partida, eta Bojanek eta Adurizek sartu zituzten bi golak. Izenaren aldaketari buruz, Iñaki Dobaran Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak adierazi duenez, «momentu honetan gehien komeni delako» jokatuko du selekzioak Euskadi izenpean.

Aurkariari dagokionez, Asiako selekziorik indartsuenetakoa da Irangoa, euskal futbolzaleentzat ezagunak diren bi jokalari ere badaude tartean: Javad Nekunam eta Masud Shojaei Osasunako jokalariak. Iranek hiru aldiz irabazi du dagoeneko Asiako Txapelketa. 2005ean 15. geratu zen FIFAk egindako munduko selekzioen sailkapenean, eta orain bi urte Alemaniako Munduko Txapelketarako sailkatu zen.

-Euskadiko Futbol federazioaren webgunea
-ESAITen (Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldea) webgunea



Komentarioak

  • EUSKAL TALDEAREN IZENA

    http://www.berria.info/paperekoa/kirola/2008-11-16 /030/005/Argi_dago_federazioa_txotxongilo_hutsa_dela.htm http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua439.pdf

    XABIER (EUSKAL HERRIA), 2008/11/17 00:59

  • EUSKAL TALDEAREN IZENA

    AURTENGO GABONETAN JOKATUKO DEN PARTIDA EUSKAL HERRIA IZENAREKIN EGINGO DA , BAI JOKALARIEK BAI ZALEEK HORRELA NAHI DUTELAKO , ETA HORI DEBEKATZEA NAHI DUTEN KOLABORAZIONISTA HORIEK EZ DUTE EZ JOKALARIRIK EZ ZALERIK BERAIEK NAHI DUTEN IZENKERIA INORI EZARTZEKO . GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA !!!

    XABIER (EUSKAL HERRIA), 2008/11/17 00:36

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia