euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko finantza publikoak eta autogobernua aztergai Renoko 13. Urteroko Mintegian

2014/03/24

CBSren 13. Urteroko Mintegiaren afitxa
CBSren 13. Urteroko Mintegiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek 13. Urteroko Mintegia egingo du asteazkenean eta ostegunean. Aurtengo topaketaren gaia "Zerga-sistemak eta krisia" da eta aztergai izango ditu Euskadiko, Kataluniako eta Nevadako finantza publikoak eta autogobernua. Mintegiaren antolakuntzan parte hartu du Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia katedradunak. Azkuenaga 2013-2014ko "William Douglass Distinguished Visiting Scholar" irakasle gonbidatua da Renon.

Reno, AEB. Asteazken eta ostegunean Renoko Unibertsitateak nazioarteko adituak eta ikerlariak hartuko ditu, Center for Basque Studies-ek antolatu duen 13. Urteroko Mintegian parte hartzeko. Naziarteko topaketa hau antolatzeko CBS-ak urteko William Douglass Distinguished Visiting Scholar edo irakasle gonbidatuaren languntza izan ohi du eta pertsona horrek proposatu ohi du mintegiaren gaia.

Aurtengo irakasle gonbidatua Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia katedraduna da. CBS-ek aditzera eman duenez, Agirreazkuenagaren interesak honako hauek dira: finantza publikoak eta zerga-sistema, Legebiltzarren Historia, komunikazio politikoa eta gizarte historia dira, besteak beste.

Hari horretatik, aurtengo mintegirako hautatu den gaia "Fiscal Systems and the Crisis" da. Mintegiak Euskadiko, Kataluniako eta Nevadako zerga-sistemen indarra eta autogobernu maila aztertu eta alderatuko ditu.

Mintegia irekia eta doakoa izango da.

Egitarau osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia