euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko Euskal Venezuelatar Elkarteak apirilaren 26an egingo du Galdakaon bere XXVIII. 'Simón Bolívar' Topaketa

2025/04/15

2024ko Euskal Venezuelatar Topaketan, omenalditxoa egin zioten Maite Carranza de Costa-ri. Eusko Jaurlaritzaren izenean zilarrezko ekilore bat ipini zion kolkoan Manu Meauriok
2024ko Euskal Venezuelatar Topaketan, omenalditxoa egin zioten Maite Carranza de Costa-ri. Eusko Jaurlaritzaren izenean zilarrezko ekilore bat ipini zion kolkoan Manu Meauriok

PUBLIZITATEA

Galdakao, Bizkaia. Beste urte batez hemen da berriz ere Euskadiko euskal-venezuelatar komunitatearen urteroko bilera eta egunpasa eguna. Datorren larunbata apirilaren 19a da eta, beraz, aberria goratzeko eguna Venezuelan, halako egunez 1810ean hasi baitzen independentzia lortzeko borroka. Euskal Herrian, Amaya Zenarutzabeiria buru duen Simon Bolivar Elkarteak urtero egun horren ondoko larunbatean egin ohi du bere topaketa, eta beraz, XXVIII. 'Simon Bolivar' Euskal Topaketa, 2025ean, apirilaren 26rako deitu da, Galdakaon, ohi bezala, lehenik meza komunitatean hildakoen alde, gero aperitifa eta ondoren senidetasun bazkaria.

"Ordubatean hasiko gara, mezarekin azkeneko urte honetan zendu diren gure lagunen oroimenez, Galdakaoko Santa Maria elizan, herriko parrokian. Inguruan edonon aparkatu daiteke edo autoa Lapurdiko aparkalekuan utzi, eta oinez igo. Aparkalekua Dog & Fox jatetxetik metro gutxira dago eta bazkaria bertan izango da 15:00etan", azaltzen du Zenarutzabeitiak.

Menua, ohi denez, venezuelar kutixi kreoleak: sarrerakoak, arepitak gazta kremarekin eta tequeñoak; bigarren platera, txerri hanka entsalada eta patata frijituekin; eta postrerako, quesilloa. Ohiko edariak barne, ez kaferik edo koparik, 30 euro. Izena eman nahi duenak egin dezala ahalik eta azkarren 653015813 telefonora eta WhatsApp-era, edo mezu elektronikoa bidaliz pamayaz@gmail.com helbidera. Ordainketa jatetxean bertan egingo da.

XXVIII. “Simón Bolívar” Topaketa Euskal Venezuelatarra
- Noiz:
 apirilaren 26an, larunbata
- Aparkalekua: Lapurdi
- Mezaren ordua: 13:00etan (Galdakaoko Santa Maria, beheko eliza)
- Bazkariaren ordua: 15:00etan (Dog&Fox Garagardotegia)
- Prezioa: 30 €



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia