euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko bikoteak irabazi zuen Los Angelesen Euskal Etxeen arteko Munduko XXIII. Mus Txapelketa

2010/09/08

Munduko Mus Txapeldunak (Angel Rivera eta Juan Antonio Vicente), bigarrenak (Roger eta Pierre Mendiondo anaia aihertarrak), Pierro Etcharren NABOko antolatzailea eta Jose Luis Garcia, Euskadiko ordezkaria
Munduko Mus Txapeldunak (Angel Rivera eta Juan Antonio Vicente), bigarrenak (Roger eta Pierre Mendiondo anaia aihertarrak), Pierro Etcharren NABOko antolatzailea eta Jose Luis Garcia, Euskadiko ordezkaria

PUBLIZITATEA

Finala joan den larunbatean egin zen Chino-Los Angelesen eta misterio handirik ez zuen ekarri, izan ere Mundu Txapelketan parte hartu duten muslari guztiek hamabi partida jokatu bazituzten, Euskadiko ordezkariak --Angel M. Rivero eta Juan Antonio Vicente--izan baitziren partida guztiak, hamabiak, irabazi zituen bikote bakarra. Bigarren lekuan, Frantziako ordezkariak gelditu dira, Roger eta Pierre Mendiondo anaia baxenabartarrak, 9 partida irabazi eta hiru galduta. Hirugarren, bikote argentinarra, Gustavo Perez eta Horacio Carrascal, hauek ere bederatzi irabazita eta hori galduta. Sariak larunbat gauean eman, eta igandean, Chinoko euskal piknik eta festan hartu zuten parte munduko muslariek.

Chino-Los Angeles, Estatu Batuak. Kalifornia hegoaldeko Chino-Los Angelesen egin dute iragan astean zehar, larunbatera arte, abuztuaren 31etik irailaren 4era, Euskal Etxeen arteko Munduko XXXIII. Mus Txapelketa. Hamahiru bikote aritu dira lehian, hala nola Frantzia, Euskadi, Kanada, Mexiko, Argentina, Txile, Australia, Peru, Venezuela, Espainia eta Estatu Batuetako ordezkariak, horietarik Espainia bi bikoterekin (aurtengo ohiko ordezkariak gehi iazko munduko txapeldunak) eta baita Estatu Batuak ere (txapelketa antolatzen duen herrialdeak eskubide hori baitu). Txapela aise eraman du Euskadiko bikoteak, Angel Rivero eta Jose Antonio Vicente, partida guztiak irabazi baititu. Sailkapena honela geratu da:

01. Euskadi (Angel M. Rivero, Juan Antonio Vicente): 12 partidak irabazirik
02. Frantzia (Roger Mendiondo, Pierre Mendiondo): 9 irabazi, 3 galdu
03. Argentina (Gustavo E, Perez, Horacio Carrascal): 9 irabazi, 3 galdu
04. Espainia-2 (Norberto Rodriguez, Andres Fernandez): 8 irabazi, 4 galdu
05. Estatu Batuak-1 (Alberto Blanco, Pedro Sanz): 6 irabazi, 6 galdu
06. Txile (Juan Mendiburu, Juan Carlos Lago): 6 irabazi, 6 galdu
07. Australia (Jose Lasa, Pedro Altuna): 6 irabazi, 6 galdu
08. Espainia-2 (A. Arratibel Jauregui, M. Larrañaga): 5 irabazi, 7 galdu
09. Mexiko (Ramon Zugarramurdi, Antonio Barrena): 5 irabazi, 7 galdu
10. Venezuela (Ausencio Eguilaz, Jon Zubiri): 4 irabazi, 8 galdu
11. Estatu Batuak-2 (Josephine Curutchet, Etienne Jorajuria): 4, 8 galdu
12. Peru (Juan Jose Meneses, Raul Noblecilla): 3 irabazi, 9 galdu
13. Kanada (Domingo Mihura, Pedro Etchart): 1 irabazi, 11 galdu

Nahi duenak, sailkapena, osorik, musaren mundu mailako webgune berri batean kontsulta dezake, beste hainbat jakingarrirekin batera, euskaraz, espainolez, frantsesez eta ingelesez: www.globalmus.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia