euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadik irabazi du Euskal Gizataldeen XXXIX. Munduko Mus Txapelketa; Venezuela, txapeldunorde

2016/10/18

XXXIX. Munduko Mus Txapelketako irabazleak eta txapeldunordeak, antolatzaileekin (argazkia C.T.M.E.)
XXXIX. Munduko Mus Txapelketako irabazleak eta txapeldunordeak, antolatzaileekin (argazkia C.T.M.E.)

PUBLIZITATEA

Hamabi herrialdetako partaideak izan ditu iragan larunbatean Donostian amaitu zen Euskal Gizataldeen XXXIX. Munduko Mus Txapelketak. Euskadiko bikotea izan zen garaile, Ezkioko Juan Carlos Korta eta Zumarragako Eusebio Zabalak osatua. Bigarren postuan Venezuelako ordezakari José Luis Ramos eta Mariano Larrañaga sailkatu ziren. Zorionak denoi!

Donostia-San Sebastián. Euskal Gizataldeen XXXIX. Munduko Mus Txapelketan garaile izan da Juan Carlos Kortak eta Eusebio Zabalak osatzen zuten Euskadiko bikotea. Hamairu saioetan hamar garaipen lortu zituen bikoak. Bigarren postuan Venezuelako José Luis Ramos eta Mariano Larrañaga sailkatu dira, eta hirugarren postuan Euskadiko beste taldea, Lucas Herrador (Errenteria) eta Fernando Masek (Irun) osatua.

Guztira, 14 bikotek parte hartu dute txapelketan, 12 herrialderen ordezkari. Txapelketa iragan larunbatean hasi zen, Donostian, partehartzaile, ordezkari eta laguntzaileei ongi etorriarekin. Astean zehar partehartzaileek Euskal Herriko hainbat hiri bisitatzeko aukera izan dute, besteak beste, Donostia, Zarautz, Tolosa, Bilbo eta Oion. Are gehiago, partidetako batzuk hiri eta herri hauetako leku berezietan jokatu dira, esaterako Zarautzko Merkatuan, Tolosako Tingladu edo Zerkausian edo Bilboko Kasino Handian.

Datorren urteko Txapelketa Estatu Batuetan, Kalifornian egingo da.

Informazioa gehiago eta sailkapen osoa, www.ctme.eus webgunean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia