euskal diaspora eta kultura
2014/05/12
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. "Euskadi Suena" jaialdia udazkenean egingo da Madrilen baina antolatzaileek -- La Noche en Vivo, Madrilgo Aretoen Elkartea, Emankor Sarea, eta Etxepare Euskal Institutua-- ireki dute dagoeneko bertan parte hartuko duten taldeak aukeratzeko prozesua. Jaialdiaren helburua euskal musika Madrilgo agertokietara eramatea eta euskal artisten estatu mailako zein nazioarteko hedapen eta zabalkundea sustatzea da.
Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi duten talde zein bakarlariek honako ezaugarriak bete behar dituzte:
-Euskal Herrian helbideratuak izatea, argitaratutako CD bat izatea eta hiru urte baino gehiagoko ibilbide musikala erakustea.
Izena emateko epea maiatzaren 25ean itxiko da. Horretarako, eskabide orria bete eta euskadisuena@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da, "Euskadi Suena" izenarekin.
Hautapen-prozesuan honako irizpideak hartuko dira kontuan: talde edo musikariaren kalitatea, musika ibilbidea eta euskara. Baldintza ekonomiko eta teknikoak ekimenaren antolatzaile eta aukeratutako taldeen artean adostuko dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus