euskal diaspora eta kultura
2011/08/05
PUBLIZITATEA
Salta, Argentina. Biraren hasieran egindako lehenengo partidan, Euskadiko selekzioak egindako ahaleginak ez ziren nahikoak izan San Inazio egunean, uztailaren 31ean, Chaco probintziako Resistencia hiriburuan. Izan ere, Argentinako taldeak ez zuen arazorik izan norgehiagoka bereganatzeko eta 75-59 emaitzarekin garaipena etxean geratu zen.
Atzoko partidan, berriz, Cordobako Sociedad Union Electrica delakoaren estadioan gauzatutakoan, euskaldunak gailendu ziren eta 96-65 irabazi zioten Cordoba probintziako selekzioari Sociedad Union Electrica estadioan.
Argentinako bira bukatzeko, hirugarren partida jokatuko dute saskibaloilari euskaldunek. Hitzordua etzi, abuztuaren 7an, izango da, Salta hiriko Delmi estadioan. Euskadiko nahiz Argentinako telebista kateek emango diete bi selekzioen arteko lehia ikusteko aukera bi herrialdeetako saskibaloizale eta euskaltzaleei .
Bertara joaterik ez dutenek, beraz, Argentinan arratsaldeko 6ak eta Euskadin gaueko 11k direnean, pantaila txikiaren bidez segitu ahal izango dute EiTB, Canal Vasco eta TyC-en bidez, Urko Otegi eta Manu Ginobiliren taldeek eskainiko duten ikuskizuna.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus