euskal diaspora eta kultura
2009/12/01
PUBLIZITATEA
Bordele, Frantzia. Atzoko ekitaldietan, Lehendakariarekin batera bidaiatu ziren Bordelera Guillermo Echenique (Kanpo Ekintza idazkari nagusia), Iñaki Arriola (Garraio sailburua), Bernabé Unda (Industria sailburua) eta Ramon Etxezarreta (Kultura sailburuordea), besteak beste, eta bakoitza bere alorreko akitaniarrekin bildu zen.
Euskadi-Akitania euroeskualde berriak --ateak zabalik utzi dira Nafarroa, hala nahi badu, sar dadin, nahiz eta hau ez den momentu honetan bederen batere gauzagarria ikusten-- bere gain hartu dituen proiektu edo erronka behinenak azpiegiturei dagozkie, hain zuzen ere abiadura handiko trenarena Bordele-Irun eta, oro har, Paris Madril; ekinbide ekonomikoak, berrikuntza, euskara eta hizkuntza politika, kultura eta turismoa.
Lopez eta Rousset-ek sinatutako akordioa nortasun juridiko berezia izango duen euroeskualde bat eraikitzeaz ari da Lurralde Kooperaziorako Europar Elkarketa bat medio. Honelakoak Europar Zuzenbidearen babesean daude Europar Parlamentuak 2006an onartutako araudi bat tarteko. Atzo emandako pausoak lan-epe berri bat zabaltzen du, erabakitzeko, besteak beste, zer nolako abiadura eta ibilera hartuko duen erakunde berriak, zein hirian izango duen egoitza, nor izango duen buruzagi, eta gobernuaren ezaugarriak.
Albiste hau, beste komunikabideetan emana:
-Euroeskualdea sortzeko 'lehen urratsa' Lopez eta Roussetek (Berria)
-El primer paso de la eurorregión vasca (Diario Vasco)
-Aquitania y CAV acuerdan una eurorregión abierta a Navarra (N Navarra)
-Euskadi y Aquitania acuerdan una eurorregión abierta a Navarra (El País)
-Gara: ez dugu honi buruzko albisterik topatu
-Diario de Navarra: ez dugu honi buruzko albisterik topatu
-Aquitanie et Euskadi veulent créer une Euro-règion... (Le Journal du PB)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus