euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskadi, dasta ezazu', turismoa bultzatzeko ekimena 2. urtez jarraian Buenos Aireseko La Plaza Paseoan

2011/06/22

Euskadiko ordezkaria den Elvira Kortajarenak eman dio hasiera Turismo Hilabeteari (argazkia EuskalKultura.com)
Euskadiko ordezkaria den Elvira Kortajarenak eman dio hasiera Turismo Hilabeteari (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Iazko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, aurten ere ospatuko da Euskadiko Turismo Hilabetea Buenos Aireseko Corrientes kalean dagoen La Plaza kulturgunean. Euskadi helmuga turistiko gisa bultzatzeko eta bide batez Euskal Autonomia Erkidego eta Argentinaren arteko loturak indartzeko asmoarekin, Elvira Kortajarena koktel-en anfitrioi eta Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Euskadiko Ordezkari denak hasiera eman zion hilabete osoa iraungo duen ekitaldiari joan den ekainaren 16an, gizarte arlo askotako ordezkarien aurrean.

Buenos Aires, Argentina. Azken urte honetan turismoa sustatzeko asmoarekin gauzatutako proiektuez baliatu da Elvira Kortajarena Euskadiko Turismo Hilabetea inauguratzeko. “Patxi Lopez Lehendakariak Kanpo Harremanetan bultzatutako estrategiaren barruan kokatzen duen proposamen honen bidez, garrantzi handiko gauza batzuk lortu ditugu. Horie artean azpimarratu nahiko nuke Air Europa konpainiaren eskaintza eta FAMTOUR-12 bidai-antolatzaileekin eta La Nación Argentinako egunkariko Turismo-eranskineko editorearekin egindako bidaia. Helburua zen saltzaileak 'Euskadi produktu'-an trebatzea, bere eskaintza turistikoan hartzeko errazteko moduan", azaldu zuen Kortajarenak.

Beste alde batetik, Lakuako Gobernuaren ordezkariak Euskadi helmuga turistiko gisa sustatzeko egindako beste ekintza batzuk aipatu zituen bere hitzetan, tartean, 2010eko Argentinako FIT - Nazioarteko Turismo Azokako Espainako Turismo Bulegoaren stand-ean izandako presentzia, Tucuman, Mendoza eta Mar del Plata hirietan gauzatutako aurkezpenak eta euskal etxeetara egindako bisitaldiak.

Turismo hilabetea 2011 02

[Gizarte arlo askotako ordezkariak bildu ziren La Plaza paseoko VIP aretoan (argazkia EuskalKultura.com)]

Arlo askotako gonbidatuak hurbildu ziren joan den ekainaren 16an inaugurazio-koktelera, horien artean euskal enpresariak, turismo agentzietako operadoreak, hedabideak, beste kolektibitate batzuetako ordezkariak eta euskal gizataldeetako kide batzuk, esan nahi baita 'Euskal Echea' Institutuko Enrique Fagoaga, 'Gure Echea' euskal etxeko Hector Leiro eta Juan de Garay Fundazioko Mauricio Goyenechea.

Turismo hilabetea 2011 03

 [La Plaza paseoko VIP aretoaren sarrera]

Euskadi Turismo Hilabetea uztailaren 10era arte luzatuko da, La Plaza Paseoko VIP aretoan. Kulturgunera bisitan espero diren hamabi mila pertsonek Euskadiko eskaintza turistiko zabala ezagutzeaz gain Buenos Airesko Sagardi jatetxeak prestatutako euskal pintxoak eta Mendozako Goyenechea Upategiko ardoa dastatzeko aukera izango dute. 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia