euskal diaspora eta kultura
2014/06/30
PUBLIZITATEA
Bahia Blanca, Argentina. Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeak, bere Barandiaran Liburutegia medio, jakin arazi digunez, zabaldua da gonbitea 'Ignacio Díaz Olano: Euskadi en su pincel' (Ignacio Diaz Olano. Euskadi bere pintzelean) lamina erakusketa bisitatzeko. Erakusketa gaur astelehena, ekainaren 30etik, uztailaren 12raino egongo da irekita hiriko Rivadavia Liburutegiko (Av. Colon 31) Aguirre Aretoan.
Ekimena iragartzen duen flyer-ak berak argitzen duenez, Ignacio Diaz Olano Gasteizen jaio zen 1860eko otsailaren 1ean eta hiri berean zendu zen 1937ko martxoaren 7an. Hiriko Arte Eder Akademian hartu zuen formakuntza eta Bartzelonako Lotja Eskolan trebatu zen. Horrez gain Erroman ere ikasi eta bizi izan zen, babesle zuen Felipe Arrietari esker.
Irakasle aritu zen eta pintura bere kasa landu zuen enkarguak medio, eta marrazkigile eta ilustratzaile ere jardun zuen El Danzarín eta Ilustración de Álava aldizkarietan. Ospea Madrilgo Arte Eder Erakusketa Nazionaletan parte hartuz sendotu zuen, horietan dominak eta ohorezko sariak lortuz.
Bere ekoizpenak gai herrikoiak ikutzen ditu, kostunbristak, erretratuak, paisaiak eta lore eta bodegoiak. Bere ingurutik ateratzen dituen gaiak izan ohi dira, behatzaile fina izatea ezaugarri baitzuen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus