euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusebio Zamacola Abrisquetari buruzko bere liburua aurkeztuko du gaur Fabio Echarrik Posadasen

2013/10/11

"Eusebio Zamacola Abrisqueta. Euskal bidelapur bat Chacon" liburuaren azala
"Eusebio Zamacola Abrisqueta. Euskal bidelapur bat Chacon" liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko Euskal Jatorri euskal etxeak antolatuta, “Eusebio Zamacola Abrisqueta. Euskal bidelapur bat Chacon” bere liburua aurkeztuko du gaur, urriaren 11an, Fabio Echarrik Herriko Liburutegiko Auditoriumean. Hitzordua iluntzeko 8etan da, eta sarrera libre eta doakoa. Gogora dezagun liburutegi berean eta FEVAren kultur eskaintzaren baitan, Laura Nobile adituak genealogiari buruzko hitzaldi bat eskaini zuela joan den abuztuaren amaieran.

Misiones, Argentina. Kultura ekitaldi bat burutuko da gaur arratsaldean Posadaseko Liburutegian eta bertako Euskal Jatorri euskal etxearen eskutik, Fabio Echarri irakasle chakotarrak Eusebio Zamacola Abrisqueta. Un bandolero vasco en el Chaco (Eusebio Zamacola Abrisqueta, euskal bidelapur bat Chacon) bere liburua aurkeztuko baitu erakundeko Auditoriumean.

Echarri berak adierazten duenez, “1924. urtean Argentinara iritsi zen Eusebio Zamacola Abrisqueta euskaldunaren istorioa kontatzen du liburuak. Izpiritu abenturazaleak bultzaturik eta Primo de Riveraren jazarpen politikotik ihesean, Chacon kokatu zen 1930an Zamacola eta ‘Mate Cosido’ goitizeneko bidelapurrarekin ebasketa anitz egin zituen, bere izena eta irudia mitoen esparrura bihurtuz”. Aipatzekoa da liburuak 2010eko Andres de Irujo Saria jaso zuela eta Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrean aurkeztu zuela egileak.

Fabio Echarri Chacoko Kotoiaren Lurra euskal etxeko lehendakaria da eta ‘Arturo Campion' Euskal Abertzaletasuna eta Kulturaren Ikasketa Guneko partaidea.

FEVAren kultur eskaintza

Gonbitearekin batera Mesopotamia argentinarreko euskal etxetik jakinarazi digute abuztuaren 30ean ‘Semeak ahantzi nahi duena bilobak gogoratu nahi du’ izenburuko genealogiari buruzko hitzaldia eman zuela Laura Nobilek herriko Liburutegian. Ekintza FEVAren babesarekin gauzatu zen eta oso harrera ona lortu zuen komunitatean.

Laura Nobile Posadasen 2013 01

[FEVAren izenean, Laura Nobilek bere hitzaldia eman zuen Posadasen (argazkiaEE)]

“Oso interesgarria egin zitzaien mintzaldia bildutako lagunei. Lauraren karismak eta azaltzeko argitasunak animatu dute jendea, euren euskal sustraiak biltzen hasi eta jarraitzeko”, adierazi dute euskal etxekoek.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia