euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europan euskara ikasi nahi duzu? Hona hemen euskara ikastaroa hasiko duten euskal etxeen zerrenda

2015/09/21

Iaz Europako euskal etxeetako euskara irakasleek bilera egin zuten Berlinen (argazkia HABE)
Iaz Europako euskal etxeetako euskara irakasleek bilera egin zuten Berlinen (argazkia HABE)

PUBLIZITATEA

Euskal Herritik kanpo egon arren euskara ikasi nahi dutenentzat, euskal etxeek eskaintzen dituzten ikastaroak aukera bikaina dira. Aste batzuk barru hasiko da kurtso berria, urrian, eta oraintxe da izena emateko une egokiena. Animatzen? Hala bada, hemen dituzu Europan euskara ikastaroak ematen dituzten euskal etxeen izenak eta kontatuak. Aurrera eta disfrutatu!

Donostia-San Sebastian. 2015-2016 ikasturtea eta euskara klaseak datozen asteetan abiatuko dira Europako euskal etxeetan. Euskal Herritik kanpo egon arren euskara ikasi nahi baduzu, lagunartean eta giro ederrean, hauxe da zure aukera! Jarri harremanetan gertuen duzun euskal elkartearekin eta aurrera!

Euskal etxeetako euskara ikastaroek HABEren Euskara Munduan programaren sostengua dute eta maila desberdinak biltzen dituzte: oinarrizko ikastaroetatik hasi eta EGA mailaraino. Euskal etxeek, gainera, ikasteko modu bi eskaintzen dituzte: bata, presentziala, elkartean klaseetara joanez eta irakasle eta ikaskideen laguntzarekin; bestea, online, BOGA sistemaren bitartez, etxetik eta ikasleak nahi duen ordutegian.

Jarraian, Europan euskara ikastaroak aurki abiatuko dituzten euskal etxeak eta eurekin harremanetan jartzeko kontaktuak. Animo y zorte on!

Bartzelona

-Centre Cultural Euskal Etxea
e-maila: euskarabcn@euskaletxeak.org; barcelona@euskaletxeak.org
webgunea: www.euskaletxea.cat

Madril

-Euskal Etxea-Hogar Vasco de Madrid
adm@eetxea.e.telefonica.net; euskera@euskaletxea-madrid.com
www.euskaletxea-madrid.com

Valentzia

-Centro Vasco-Navarro Laurak Bat de Valencia
cvasconavarro@yahoo.es
http://www.euskaletxeak.net

-Associació Euskaltzaleok
euskaltzaleok@yahoo.es
http://www.euskaltzaleok.net/

Murtzia

-Centro Cultural Vasco-Navarro "Euskal Etxea" de Murcia
euskaletxea_murcia@yahoo.es
http://euskaletxeamurcia.com/

Valladolid

-Centro Vasco "Gure Txoko"
contacto@guretxokovalladolid.com
http://www.guretxokovalladolid.com/

Mallorca

-Euskal Etxea "Artea"
info@euskaletxeakmallorca.com
http://www.euskaletxeakmallorca.com/

Paris

Pariseko Eskual Etxeea-Maison Basque de Paris
eskual.etxea.paris@wanadoo.fr
http://www.eskualetxea.com/

Bordele

-Eskualdunen Biltzarra
gaueskola@maisondesbasques.org
http://www.eskualetxea.org/

Paue

-Lagunt eta Maita/Amicale des Basques
laguntetamaita@wanadoo.fr
http://www.laguntetamaita.fr/

Erroma

Associazione Culturale Euskara-Erromako Euskal Etxea
info@euskara.it
http://www.euskara.it/

Londres

London Basque Society
londonbasquesociety@gmail.com
http://zintzilik.org/

Brusela

-Bruselako Euskal Etxea
bruselako@skynet.be; info@bruselako.be
http://www.meletout.net/bruselako/

Berlin

-Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein E.V.
info@euskaletxea.de
http://www.euskaletxea.de/

Logroño

Laminiturri Euskal Etxea
laminiturri@laminiturri.org
www.laminiturri.org

Zaragoza

-Zaragozako Euskal Etxea
Facebook, hemen.

 



Komentarioak

  • Euskara Europan

    Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldun askok euskaraz ikasi nahi dute, eta euskal etxeek horretarako aukera bikaina eskaintzen diete. Eta euskaldun ez diren asko ere hurbiltzen dira euskara ikastera.

    EuskalKultura.com, 2015/09/22 12:12

  • Euskara

    Europara joan eta euskara ikasi? Etxean etxekoa ta kanpoan kanpokoa.

    Aitor, 2015/09/22 09:05

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia