Bartzelona, Katalunia. Europako euskal etxeetako euskara irakasleak Bartzelonan bildu ziren joan den hilabetean, urtero Etxepare Euskal Institutua antolatzaile egin ohi duten bileran. Urriaren 15etik 19ra bitarteko asteburuan, bilerak Madril, Valladolid, Paris, Paue, Bordele, Berlin, Mallorca, Valentzia eta Bartzelonako EEetako irakasleak bildu zituen prestakuntza-saio ere izan ohi den honetan, aurten prestakuntzagai gramatikaren irakaskuntza eta pandemiaren ondorioz euskal etxeetan ezartzen ari den urrutiko prestakuntza izanik.
Elkarretaratzea "iaz egiteko aurreikusita zegoen baina osasun egoera zela eta ezin izan genuen gauzatu eta urtebete atzeratu dugu", azaldu dio EuskalKultura.eus-i Etxepare Euskal Institutuko 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik. Etxepare Institutuarekin lankide Bartzelonako Euskal Etxea iibili zen lankide eta anfitrioi.
Egun abersatsal izan ziren, "xedea, bertaratutako irakasleekin eskuartean ditugun erronkei eustea, COVIDak sortutako egoerari aurre nola egin, online irakaskuntza nola bideratu... Lourdes Miquel irakasle ezagunak, bestalde, 'Irakaslearen gramatikatik ikaslearen gramatikara' lelopean lau orduko saioa eman zigun, gailentzen du Zinkunegil.
Datorren urtean, Pariseko Eskual Etxea izango dute anfitrioi eta saioak urriaren 14 eta 15ean egitea erabaki zuten.