euskal diaspora eta kultura
2008/06/20
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. HABEk urtero eskaintzen du ikastaro hau, euskal etxeetako euskara irakasleen oinarrizko trebakuntza hobetzeko asmoz. Ikastaroan parte hartzeko gonbitea Europako euskal etxeetako irakasle guztiei irekia da, nahiz eta orainarte zaila izan den espainiar estatutik kanpokoak hitzordura biltzea. 'Gehienak ez dira irakasle profesionalak eta beste eginkizunetan aritzen direnez zaila gertatzen zaie bi edo hiru egunetako tartea lortzea', azaltzen du Zinkunegik. 'Hala eta guztiz ere, gero eta ahalegin handiagoa egiten ari dira Europako Euskal Etxeek, Euskara Munduan programaren barruan, elkarlanean ahalik eta ekitaldi gehien antolatzen'.
ASmo horrekin, adibidez, aurten
ere, Bartzelonako eta Madrilgo Euskal Etxeek barnetegi-ikastaro trinkoa egingo dute Adunan (Gipuzkoan) eta gainontzeko euskal etxeetako ikasleei bertan parte hartzeko gonbitea luzatu dieta. Ikastaroak 8 egunetako iraupena izango du, uztailaren 20tik
aurrera. Barne-ikastaroa HABEk, Bartzelonako eta
Madrilgo Euskal Etxeek eta ikasleek finantziatzen dute.
[Euskara Munduan programaren koordinatzailea, Kinku Zinkunegi (erdian) eta Bartzelonako ikastaroan bildu ziren euskara irakasleak (argazkia HABE)]
Ikasturte amaierako azterketak
Bestalde, irakasleen
trebakuntzarekin batera, joan den larunbat goiza 2007/08 ikasturte amaierako
azterketa eguna izan zen Bartzelonako Euskal Etxeko ikasle guztientzat. 'Ikasturte honetan, beste
jauzi kualitatibo bat ere eman du Euskara Munduan programak eta, lehenengo
aldiz, mailaketa froga ofizialak egin ahal izan dituzte Bartzelona eta Madrilgo ikasleek beren Euskal Etxeetan', azaltzen du Zinkunegik. 'Orain arte, mailaketa-frogetan parte hartzeko Euskal Herriko euskaltegi batean
matrikulatuta egoteaz gain, Euskal Herrian baino ez zuten maila egiaztatzeko
aukera. Oraingoan, Madrilen eta Bartzelonan ere egin ahal izan dituzte
azterketak'.
Madrilen 23 ikasle aurkeztu ziren 1go eta 2. mailara eta Bartzelonan 9, guztiak 1.go mailara. Maila egiaztatzeko frogak bi zati izaten zituen: idatzizkoa eta ahozkoa. Ahozko frogak Madrilen herenegun egin ziren eta Bartzelonan atzo. Emaitzak jaso ostean, bi atalak gainditu dituztenek agiri ofiziala jasotzeko aukera izango dute eta agiriak gainera erabateko balioa izango du gaur egun indarrean dagoen baliokidetza sistemari esker.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus