Brusela, Belgika. Hiriburu europarra Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleen biltoki bilakatuko da gaur eta bihar, euskal etxe europarretako euskara irakasleek urtero egiten duten bilera Bruselan egingo baita aurten Bruselako Euskal Etxea anfitrioi. Ohi bezala, euskararen irakaskuntzari eta komunean dauzkaten arazo eta aurrerabideak hartuko dituzte irakasleek hizpide, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu.Batzarra egin berria den honetan, hor ere euskara eta bere irakaskuntza gai garrantzitsuetako bat izan zelarik.
Etxepare Euskal Institutuko Jose Francisco 'Kinku' Zinkunegi koordinatzaile, bilerak lan-saioak izango ditu gaur eta bihar eta Bruselako Euskal Etxetik ere adireazi zaio EuskalKultura-eus-i "merezi duten harrera" eman nahi dietela "gure langile aparta hauei", besteak beste larunbat gauean La Gran-Placen afari tipiko belgikar baten inguruan bildurik.