euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketa deitu dute, munduko edozein lekutatik bidalitako lanentzat

2024/06/05

Ekainaren 10a azken eguna Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketarako, Valentzia eta Madrilgo Euskal Etxeak deitzaile
Ekainaren 10a azken eguna Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketarako, Valentzia eta Madrilgo Euskal Etxeak deitzaile

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Madril eta Valentziako Euskal Etxeek Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua ikasleen eta euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza sustatzea da. "Anima zaitezte, pozik jasoko ditugu munduko edozein lekutatik bidaltzen dizkiguzuen podcastak", gonbidatzen dute antolatzaieleek. Podcastak bidaltzeko azken eguna ekainaren 10 izango da. Saridunak ekinaren 21ean jakinaraziko dira bi galatan Madrilen eta Valentzian.

Hona Lehiaketako Oinarriak:

  1. Deialdi honetara bakarka edo taldean eginiko podcastak aurkeztu daitezke. Euskaraz eta originalak eta argitagabeak beharko dute izan. Baldintza hauetakoren bat bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da/dira egileak. Epaimahaiak, epaia publiko egin eta gero, frogatuko balu saritutako lanak ez duela baldintza horietako bat betetzen, jasotako saria itzuli beharko du/dute egileek.
  2. Lehiaketa honek 2 kategoria izango ditu:
    - Euskara ikasten ari diren pertsonentzat, ikasleak
    - Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat.
  3. Podcasten gaia librea izango da, eta gutxienez 5 minutu eta gehienez 15 minutu iraungo dute.
  4. Lanak posta elektronikoz bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere. Podcast-ak Wetransfer bidez gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “II. Euskarazko Podcast lehiaketa” jarriko da. Aurkezteko epea 2024ko ekainaren 10an amaituko da.
  5. Valentziako eta Madrilgo Euskal Etxeetako irakasleek osatuko dute epaimahaia. Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak II. Podcast lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.
  6. Modalitate bakoitzeko saria Etxepare Euskal Institutuak emandako euskarazko liburu eta ikus-entzunezko material sorta bat izango da.
  7. Lehiaketaren irabazleak ekainaren 21an jakinaraziko dira. Madrilgo eta Valentziako Euskal Etxeetan aldi bereko bi Sari Gala ospatuko dira egun horretan.
  8. Ez da eduki iraingarri, errespetorik gabeko edo erasotzailerik onartuko. Jasotako lanen bat ez egokitzak hartzen bada lehiaketatik kanpo geldituko da.
  9. Hizkuntzaren egokitasuna, originaltasuna, sormena eta lanaren kalitate teknikoa baloratuko da.
  10. Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia