euskal diaspora eta kultura
2008/12/12
PUBLIZITATEA
Salou, Katalunia. Salouko CEIP Europa Eskolan ikasle den Roger Amorós gaztetxoa izan da euskal etxe kataluniar honek urtero antolatzen duen lehiaketa honetako aurtengo irabazlea. Honez gero sasoin honetako klasikoa bilakatua den ekimen hau Salouko Udaleko Kultura Arloa lankide eta bertako bi enpresa --Fotografia Fernan's eta Dow Chemical Ibérica SL-- babesle izanik antolatu da.
Marrazki edo margolan irabazlea Euskal Etxeak bere eguberriko postalak edertzeko erabiliko du abendu honetan. Horrekin batera, Roger Amorósek beste opari nahikoa berezia jaso du saritzat: mendiko bizikleta bat.
150 lan aurkeztu ziren
Bigarren saria, argazki makina bat opari duena, Salouko CEIP Eskolako beste mutiko batek bereganatu du, Pol Oto-k, hirugarren saria, ostera, Santa Maria del Mateko CEIP Eskolako Silvia Saez neskatoak jaso duelarik.
Honakoan hamalaugarren edizioa bete duen gabonetako postalen lehiaketa honek 150etik gora lan bildu ditu partaide. Parte hartzeko, ikasleek lehenengo mailako goiko zikloko ikasleak edo ESOko lehenengo ziklokloak behar zuten izan, norgehiagokako arauek zehazten dutenez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus