Kanariar Uharteko, Kataluniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak elkarrekin kantuan ariko dira Bartzelonan azaroaren 6an eta 7an, "Europa bat-batean" izeneko egitasmoaren baitan. Irailean Leonen egin ziren eta, Bartzelonatik igaro ondoren, udaberrian eta udan Euskal Herrian izango dira saioak nazioarteko ordezkariekin, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean prestatutako proiektuaren barruan.
Bartzelona, Katalunia. Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza bertsolariak Bartzelonan izango dira ostiral eta larunbatean, "Europa bat-batean" egitasmoko jardunaldietan parte hartzen. Kultura arteko truke honetan Kanariar Uharteetakoeta Kataluniako inprobisatzaileekin batera ariko dira taulagainean, eta inprobisazioaren munduari buruzko mahainguru batean parte hartuko dute.
Kanariar Uharteetatik Yeray Rodriguez eta Lydia Moreno verseadoreak ariko dira, José María Vega musikaria lagun. Kataluniatik, aldiz, Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreak izango dira kantari, Marcel Marimon eta Marçal Ramon musikariak alboan dituztela. Gai-jartzaile lanetan Ainhoa Aranburu ariko da eta itzulpenen ardura Marc Fabrer-ek izango du.
EGITARAUA
Azaroak 6, ostirala
-22:00 Verseadoreen, glosadoreen eta bertsolarien emanaldia
Lekua: Badalonako Teatre Blas Infante (Andrés Segovia kalea, 43)
Azaroak 7, larunbata
-12:00: Hiru adieretako ordezkariez osatutako mahai ingurua
Lekua: Bartzelona, Centre Artesà Tradicionàrius (Travessia de Sant Antoni 6-8)
-22:00: Verseadoreen, glosadoreen eta bertsolarien emanaldia
Lekua: Bartzelonako Ateneu L’Harmonia (Saint Adrià Kalea 20)