euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europa, Amerika eta Asiako gutxienez 18 unibertsitate 2020ko Euskaraldian partaide Etxepare Euskal Institutuaren eskutik

2020/11/24

2020ko Euskaraldia munduko irakurletzetan (argazkia Etxepare Institutua)
2020ko Euskaraldia munduko irakurletzetan (argazkia Etxepare Institutua)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskaraldia izenarekin ezagutzen dugun ariketa soziolinguistikoa bere bigarren ediziora iritsi da. Ekimena azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte luzatuko da, beraz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a) ospatzeko egin ohi diren ekitaldiak, erakunde askotan, programako parte antolatuko dira. Eta nahiz eta epizentroa Euskal Herriko herri eta hiriak izan, Diaspora eta munduko euskal etxe eta gizataldeak ere ukitzen ditu, eta isla dauka munduko unibertsitateetan, Etxepare Euskal Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzei esker.

Ahobizi edo belarriprest roletan, hemezortzi unibertsitateko irakurletzetako ikasle eta irakasleek hartuko dute parte mota askotako proposamenekin, gehienak modalitate birtualean, 2020ko Euskaraldian. Hona datuak ditugun ekintzen zerrenda:

Finlandia
-
Helsinkiko Unibertsitatean, abenduaren 4ra arte, esketx motzak igo eta zabalduko dituzte @euskarahelsinkin Instagram kontura. Esketxak finlandiarren eta euskaldunen arteko lotura eta aldeen inguruan izango dira, baita euskaldun berrien gainean ere

Italia
-Venezia
ko Foscari Unibertsitateak eta Boloniako Unibertsitateak antolaturik, “L´esperienza di una youtuber in lingua basca” online hitzaldia eskainiko du Aiora Mujika komunikatzaile eta YouTuberrak, azaroaren 30ean.

Alemania
- Frankfurt
eko Goethe Unibertsitateanabenduaren 7tik 11rako, EkoLinguA solas-jokoa egingo dute, online, katalaneko irakurlearekin lankidetzan. Leizpig Unibertsitatean, abenduaren 14an, “La sociolingüística del cabaret. Perfomers, drags y lenguas minorizadas” hitzaldia eskainiko du Zoom bidez Yogurinha Borova ‘show woman’ak. Eta Konstanz Unibertsitatean, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, bideo bat grabatuko dute ikasleekin, sare sozialetan zabaltzeko.

Txile
-Txile
ko Unibertsitatean, Santiagon, azaroaren 25ean, “COVID-19a, kazetari euskaldun baten begiradapean” online solasaldia eskainiko dute. Pontificia Universidad Catolica-n, abenduaren 3an, “What is Bertsolaritza” ikus-entzunezkoa proiektatu dute eta Maider del Olmo kazetariaren eta bertsolari emakume baten eskutik online saioak egingo dituzte.

Argentina
-
UNLP La Platako Unibertsitate Nazionalean, abenduaren 1ean, solasaldia izango dute ikasleek, euskal kulturaren erreferentziazko liburuez, tartean besteak beste Euskara Jendea idatzi zuen Juan Carlos Etxegoien “Xamar” idazlearekin.

Mexiko
-Mexiko Hiriburuan,
UNAMen, azaroaren 27an, Euskaraldiko arduradun batekin online elkarrizketa egingo dute; Euskararen Egunean, ikasleek podcasta grabatuko dute euskara-ikasle izateari eta euskararen biziberritzeari buruz.

Estatu Batuak
-Illinois-eko Urbana-Champaign Unibertsitatean, abenduaren 4ra arte Euskaraldia landuko dute gelan. Chicagoko Unibertsitatean, beste irakurletza batzuekin lankide, erronka txikiak, propio sortutako Instagrameko kontu batean. Horrez gain, zenbait hizlarirekin euskara eta euskal kulturari buruzko online hitzaldi sorta. Boiseko BSU unibertsitatean (Idaho), Taupada irrati-programakoek eta euskal ikasketen sailekoek bultzatuta Euskaraldian zehar entzuteko euskal abestien "Playlist" bat sortuko dute.

Japonia
-Tokio
Unibertsitatean, euskara eta euskal kultura irakurleek bideotxoak eskatu dizkiete ikasleei, beren buruak eta bizi diren auzoa aurkeztuz. Ondoren, Euskaraldiaren bideo bat prestatuko dute, Tokion ere euskal hiztunak daudela erakusteko.

Polonian
-
Poznango Unibertsitatea antolatzaile, elkarretaratzea Katarzyna Mirgos poloniar euskaldun irakaslearekin, Teams plataforma erabilita. Mirgos, Gdansk-eko irakaslea da eta Euskal Herriaren inguruan Gure. Historie z Kraju Basków liburua idatzi du. Saioan, ikasle batek liburua irakurri eta beste batek itzultzaile lanak egingo ditu. Saioa elebiduna izango da polonieraz eta euskaraz.
-Katalunian: Universitat de Barcelona eta Universitat Autònoma de Barcelona unibertsitateetan, Mintzobira digitala egingo dute. Bertako Euskal Etxeko ikasleek ere egingo dute bat.

Ingalaterra
-
Liverpoolgo Unibertsitatean. ikasleek Dylan Inglis ingeles euskaldunarekin online elkarrizketa egingo dute. Inglisek, euskara batua ez ezik, zuberera, bizkaiera eta hitanoa ere erabiltzeko gaitasuna du.

Ekintza hauetaz gain, euskaraldiamunduan Instagram kontua sortu dute irakurleek munduan barna ekoitziko dituzten edukiak zabaltzeko



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia