euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euriak tartea egin zuen eta Montevideoko euskaldunek euren bost kilometrotako Korrika egin ahal izan zuten

2009/04/15

Korrikalariak Montevideoko 18 de Julio hiribidean barrena (argazkia EuskalErriaEE)
Korrikalariak Montevideoko 18 de Julio hiribidean barrena (argazkia EuskalErriaEE)

PUBLIZITATEA

Montevideoko euskal komunitateak Korrika 16rekin bat egiteko aukera izan zuen orain dela egun batzuk, Euskal Erria elkarteak antolatu zuen lasterketa sinbolikoari esker. Ekitaldia apirilaren 4ean izan zen, lasterketa ofiziala Gasteizen, Euskal Herrian, bukatu baino egun bat lehenago. Eguraldi txarrari aurre eginez uruguaiar korrikalari talde polita bildu zen Gernika plazan eta Askatasunaren plazan bukatu zen bost kilometrotako ibilbidea egin zuten.

Montevideo, Uruguai. Joan den apirilaren 4ean Montevideoko Euskal Erria elkarteak bazkide eta lagunei deialdia egin zuen Korrikan parte hartzeko gonbitea luzatuz. Elkarteak antolatu zuen lasterketa sinbolikoa zen, baina horren bidez Montevideoko euskal komunitateak bat egin zuen azken asteetan Euskal Herrian zehar ibili den euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin. Agurtzane Aguadok, Euskal Erriako presidenteak, ekitaldiko argazkiak bidali dizkigu.

'Goizean goiz euria egin bazuen ere, lasterketa abiatzeko unean gelditu egin zuen eta ibilbide osoa arazorik gabe egin ahal izan genuen', azaltzen du. Ibilbidea bost kilometrotakoa izan zen, Gernika plazatik irten eta Askatasunaren plazan bukatuz. 'Partehartzaileek korrika egin zuten bidea, batzuk zertxobait atzeratuta, baina denak heldu ziren helmugara pozik eta gogotsu', gehitzen du. Helmugan lasterketaren lekukoan gordeta zegoen adierazpena irakurri zuten euskal etxeko arduradunek.

Korrika 16 en Montevideo 01

[Euskal Erriak antolatu zuen Korrikan parte hartu zuten lagunak Montevideoko Askatasunaren plazara heldu ostean (argazkia Euskal ErriaEE)]

Korrika 16 en Montevideo 02

[Lasterketaren ostean korrikalariek bazkari goxoa dastatzeko aukera izan zuten Euskal Erria elkartean (argazkia Euskal ErriaEE)]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia