Euren euskal etxea sortzearekin batera hasi ziren Urte Amaierako Euskal Astea ospatzen Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras herriko euskaldunak. Aurten, festaren laugarren edizioan, bertako klasikoa bihurtu dela esan daiteke. Ekimeneko hainbat argazki hautatu eta ekarri dizkizugu artikulu eta irudi-galeria honetara.
General Las Heras, Argentina. 2011an jaio zen Gral. Las Herasko Zazpirak Bat euskal etxea eta berarekin batera erakundeak antolatutako Urte Amaierako Euskal Jaia. Egite-data abendua hastapena finkatua duen ekimen honek mota askotako ekintzak antolatzen ditu komunitateari begira eta Euskal Herriko zenbait kirol, ohitura eta molde erakusten eta zabaltzen saiatzen da egoitza duen General Las Herasen.
Aurtengo jaialdia azaroaren 29an hasi eta abenduaren 7an bukatu zen herriko Euskal Tabernan egindako argentinar erreki tipiko batekin. Eta nahiz eta azken egun horretan eguraldia lagun ez izan, ez horrek ez beste ezerk ez zuen oztopatu lasherastarren ospakizuna, Euskalkultura.com-eko huirrengo argazki galeriak argi islatzen duenez.