euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etzi hasiko da Donostian Etxepare Institutuak antolatu duen 'Excellence in Basque Studies' ikastaroa

2011/07/12

Donostiako Miramar Jauregian egingo da mintegia (argazkia objetivogipuzkoa.diariovasco.com)
Donostiako Miramar Jauregian egingo da mintegia (argazkia objetivogipuzkoa.diariovasco.com)

PUBLIZITATEA

Donostiako Miramar Jauregian 105 lagun bilduko dira etzi eta etzidamu, Etxepare Institutuak antolatu duen "Excellence in Basque Studies" ikastarora. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura ikasteko prestakuntza ematea da, eta Etxeparek munduko euskal ikasketa alorrean eskarmentu handiko irakasleak eta adituak gonbidatu ditu, euren esperientzia partekatzeko. Etxepare Institutuak euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu eta 30 irakurletza ditu mundu osoko beste hainbeste unibertsitatetan.

Donostia-San Sebastián. Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa hasiko da etzi Donostiako Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen baitan. Unibertsitateak eta Etxepare Institutuak antolatu duten 'Excellence in Basque Studies' delakoak harrera oso ona izan du eta 105 ikaslek eman dute izena bertara biltzeko.

Ikastaroaren zuzendaria Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuko Euskara arduraduna da. Berarekin batera euskal ikasketetan eta atzerrian euskara irakaskuntzan aditu den talde batek gidatutuko du ikastaroa. Euskararen irakaskuntzari buruzko metodologiaz gain, euskal kulturaren arlo desberdinei buruzko informazioa eta bibliografia eskainiko da (literatura, bertsolaritza, ikasketa kulturalak, zinema, antzerkia…).

EGITARAUA
(ekitaldi bakoitzaren izenburua egina izango den hizkuntzan agertzen da)

Uztailak 14ean

-9:00etan: Elkargunearen irekiera Kultura sailburuarekin eta EHUko errektore jaunaren agurrarekin
-9:15etan: “Los lectorados del siglo XXI en un marco global. Reflexiones en torno a los nuevos objetivos”. JOAN RAMON RESINA (Stanford University. Kalifornia. Estatu Batuak).
-10:30etan: Etenaldia.
-10:45etan: “Euskal ikasketa kulturalak”. JOSEBA ZULAIKA (Center for Basque Studies. University of Nevada. Reno. Estatu Batuak).
-12:00etan: Etenaldia.
-12:15etan: “Euskal Zinema mugaz gaindi”. JOXEAN FERNANDEZ (Euskadiko Filmategia. Donostia-San Sebastian).
-13:30etan: Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa.
-16:30etan: Mahaingurua: “Euskararen eta Euskal Kulturaren irakaskuntza eremu anglosaxoian: Reno, Boise eta Birminghameko esperientziak”. NERE LETE (Boise State University. Idaho. Estatu Batuak), KATE CAMINO (Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno. Estatu Batuak), XABI PAYA (University of Birmingham. Erresuma Batua).

Uztailaren 15ean

-9:15etan: “Euskal kulturaren irakaskuntzarako baliabideak: bibliografia eta adibide praktiko bat”. MARI JOSE OLAZIREGI. AIZPEA GOENAGA. (Etxepare Euskal Institutua. Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia-San Sebastian).
-10:30etan: Etenaldia.
-10:45etan: “Ahozkotasunaren lanketa irakaskuntzan”. JOXERRA GARZIA (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU).
-12:00etan :  Etenaldia.
-12:15etan: Euskararen irakaskuntza. Orientazio metodologikoak”. KINKU ZINKUNEGI, (HABE. Donostia-San Sebastian).
-13:30etan: Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa.
-16:30etan: Mahaingurua: “Euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntza espainiako estatuan”. ARITZ GALARRAGA, (Universitat Autònoma de Barcelona. Barcelona), MARIA COLERA, (Universitat de Barcelona. Barcelona), KARLOS CID ABASOLO, (Universidad Complutense de Madrid. Madril).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia