euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etzi hasiko da Bilbon Gaztemundu programaren 2007ko edizioa euskal diasporako 30 gazteren parte hartzearekin

2007/06/30

Iazko Gaztemunduko jardunaldietako bat, Gasteizen (argazkia BasqueHeritage.com)
Iazko Gaztemunduko jardunaldietako bat, Gasteizen (argazkia BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Etzi hasiko da Gaztemunduko 2007. edizioa. Programako partehartzaile gehienak gaur bertan helduko dira Euskal Herrira, eta azkenak bihar, Bilboko aireportura. Euskal Diasporako 30 gazte dira, Argentina, Uruguai, Peru, Kolonbia y Estatu Batuetatik etorriak, trebakuntza programa honetan parte hartzeko. Aurtengo edizioa uztailaren 2tik 8ra luzatuko da, eta gazteek euskal etxeetako jarduerak dinamizatu eta bultzatzeko trebakuntza jasoko dute.
Gaztemundu, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen programa bat da, munduko euskal etxeetako gazteei zuzendua. Egitasmoa medio, urtero gazte talde batek Euskal Herrian hainbat eguneko egonaldia egiten du, trebakuntza jardunaldi batzuetan parte hartuz. Helburua bikoitza da: alde batetik gazteei euren arbasoen herria ezagutzeko aukera ematea, eta bestetik euren euskal etxeetan erabilgarri izango diren ezagutzak eta gaitasunak jasotzea. Aurtengo edizioan 30 gaztek hartzen dute parte: gehienak argentinarrak, baina badira baita ere Uruguai, Peru, Kolonbia eta Estatu Batuetakoak. Gaur eta bihar artean bilboratuko dira gazteak eta ikastaroa etzi hasiko da. Hauxe da, egunez egun, 2007ko egitaraua:

Uztailaren 2a, Astelehena

-09:00-14:00 Lan jarduna (Hesperia Bilbao Hotela). Aurkezpena eta esperientzien trukaketa; Sarrera, Josu Legarretaren eskutik; Gazteria eta Euskal Etxeak
-14:00 Bazkaria
-17:00 Bisita San Mamesera (Athletic Club de Bilbao-ren futbol-zelaia) eta bertako museora, eta ondoren bisita panoramikoa hiriari
-20:30 Afaria aterpetxean

Uztailaren 3a, Asteartea

-09:00 Bisita Gernikara (Bakearen Museoa, Urdaibai eta Juntetxea)
-14:00 Bazkaria
-18:30 Bilboko Aterpetxera iristea
-19:00 Hitzaldia: 'Euskal Gazteria, gaur', Xabier Sanchez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria
-20:30 Afaria aterpetxean, eta topaketa Euskal Gazteriaren Kontseiluarekin

Uztailaren 4a, Asteazkena

-09:00-14:00 Lan jarduna Arantzazuko Bake Zentruan, 'Baketik', 'Elaboración ética de confllictos' gaiari buruz, Jonan Fernández, Zentruko Zuzendaria
-14:00 Bazkaria Arantzazun
-17:00 Bisita Vitoria-Gasteizera eta Santa Maria katedralera
-21:00 Afaria Vitoria-Gasteizko jatetxe batean eta itzulera Bilbora

Uztailaren 5a, Ostegunabb -09:00-14:00 Lan jarduna (Hesperia Bilbao hotela): a) Euskal etxeen kide arteko adin-taldeak (Kontxi Kerexeta, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen teknikaria)
b) Inkesta Gaztemundu: parte hartzaile eta euskal etxeen ikuspenak (Miren Bilbao, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen teknikaria)
c) Programa Gaztemundu: autokritika eta proposamenak (Benan Oregi eta Andoni Martín, Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza)
-14:00 Bazkaria Bilboko Aterpetxean
-17:00 Irteera Donostiara
-21:00 Afaria inguruko sagardotegi batean eta itzulera Bilbora

Uztailaren 6a, Ostirala

-09:00 - 14:00 Lan jarduna (Hesperia Bilbao hotela). Talde dinamikak- Komunikazioa - Talde teknikak - Bileren kudeaketa
-14:00 Bazkaria Aterpetxean. Arratsaldea, libre

Uztailaren 7a, Larunbata

-09:00 Irteera Iruñera-San Fermin eguna. Eguna, libre. Bazkaria Iruñean. Afaria Bilboranzko bidean, itzuleran

Uztailaren 8a, Igandea

-Izen-ematea Bilboko Hesperia Zubialde Hotelean. Eguna, libre. Bazkaria hotelean. Hemendik aurrera, Gaztemunduko kideak Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarrarekin bat egingo dute.


Lotura interesgarriak

Gaztemundu 2007ko partehartzaileen zerrenda
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 18an

Gaztemundu 2007ri buruzko informazio gehiago
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia