euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etzi arte da Donostian 'Basque Way' kale-erakusketa, Amerikara joan ziren euskaldunek bertan utzitako arrastoez

2021/07/28

"Basque way" erakusketa datorren ostiralera arte dago zabalik Donostian, Urdaneta kalean, Katedralaren atze aldean
"Basque way" erakusketa datorren ostiralera arte dago zabalik Donostian, Urdaneta kalean, Katedralaren atze aldean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Ostiralera arte segituko du Donostia erdigunean, Koldo Mitxelenaren eraikinaren eta Postetxe aurrean, Katedralaren atzeko aldean, "Basque Way" kale-erakusketak. Erakusketa Gasteizen hasi eta Bilbotik ere pasatu da, eta Donostian amaituko du bere ibilbidea uztailaren 30ean, Acción Cultural Española (AC/E) erakunde publikoa, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza EAEn eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankide izan dituela.

Hamabi kubok osatzen dute erakusketa, bakoitzak leku eta istorio bat kontatzen duela, beti ere euskaldunak Amerika osoan ibilitako lekuak islatuz eta bertan utzitako leku-izen eta markak jendaurretuz. Argazkiak David Quintas argazkilariari zor zaizkio eta 2003 eta 2019 artean aterata daude, kontinentean puntarik punta ibilita. Testuak, berriz, Martin Ibarrola kazetari eta idazlearenak dira, kazetaritza eta literaturaren arteko estilo batean idatziak. Arantxa Cordero da erakusketako komisarioa.

Hona hamabi kuboen izenburu eta edukiak:

-Saddle Island. Teila gorrien misterioa (Kanada)
-Biscayne Jai-Alai frontoia. Mitoa sortu zuen uracana (AEB)
-Cochinos badia. Esklabisten erregea (Kuba)
-Habanako Unibertsitatea. Lehendakariaren espiak (Kuba)
-Gipuzkoar Konpainiaren egoitza. Liburu debekatuekin trafikatzen zuten piratak (Venezuela)
-Iguazuko ur-jauziak. Orgatiladun zoroa koloretako etxe batean hil zen (Argentina)
-Puerto Madero. Lehenengo tangoa Parisen (Argentina)
-Valparaisoko portua. Itsasontzian ihes, Pablo Nerudarekin (Txile)
-Limako San Frantzisko eliza. Moja liskarzale baten abenturak (Peru)
-Anza's Trail. Duelu bat komantxe herrian (Mexiko, AEB)
-Ogarrioko tunela. Zilarrezko herri batekin amesten zuen gizona (Mexiko)
-Ternua. Balea izoztuen bila (Quebec, Kanada)

-Erakusketaren bira birtuala hemendik eman dezakezu (euskaraz)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia