euskal diaspora eta kultura
2013/04/30
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga eta Euskararen Sustapenerako zuzendaria, Mari Jose Olaziregi, Argentinara eta Txilera bidaia egiten ari dira egunotan, bertan Institutuak sustatzen dituen irakurletzetako arduradunekin bilerak egiteko eta bi herrialdetako zenbait kultur eragilerekin kontaktuak egiteko asmoz.
Atzo Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan izan ostean, gaur La Platan dira biak, Euskadiren Argentinarako ordezkari Sara Pagolarekin batera. Bertan, batetik, La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Euskara Irakurletzako kide den Pedro Mauregirekin eta beste arduradun batzuekin bilduko dira. Horrez gain, arratsaldean irakurletzako ikasleekin topaketa egingo dute, baita ere La Platako Euzko Etxeko lehendakari Javier Clua eta beste zuzendari batzuekin.
Txilen, unibertsitateak eta artea
Bihar Txilera joango dira Etxepareko ordezkariak eta bertan Rafael Kutz Euskadiren Ordezkariarekin bilduko dira. Goizean, Txileko Consejo Nacional de la Cultura y de las Artes (CNCA) erakundeko arduradunekin bilera egingo dute. Etzi Universidad de Chile eta Pontificia Universidad Católica de Chile unibertsitateetako euskara eta euskal kultura irakurletzetako arduradunekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus